1. Helburuen indarraldia.
Estatuko nahiz Galiza, Euskadi eta Catalunyako egoera politikoez gaindi, Bartzelonako Aldarrikapena sinatu genuen alderdiok Galeuskaren printzipio eta helburuekiko oraingo nahiz etorkizuneko gure konpromezua adierazten dugu. Agertzen dugu, halaber, estatu mailako alderdi politikoekiko pedagogia-ahaleginak areagotzeko borondatea eta gainerako alderdi politiko nazionalistekiko hurbilpen eta lankidetzarako borondatea, batik bat Bartzelonako Aldarrikapena sinatu zuten alderdien lurralde-esparruetakoak diren alderdiekikoa.
Zenbat kontzeptu edota proposamen indarrean dirau oraindik; are gehiago, une hauetan lehen baino birtualtasun handiagoa dute. Besteak beste honako proposamenok aipa daitezke: Estatuaren nazionalitate-aniztasunaren aitortzan oinarrituriko kultura politiko berria eskaintzea Espainako gizarteari, edota maila eta lurralde-aginte, herri eta kultura ezberdinen arteko aginte-birbanaketa kontuan izanda egituratutako Europaren alde lan egitea.
CiU, EAJ-PNV eta BNG alderdi politikoen arteko elkarrizketek eta koordinazioak lehen hasitako bideari jarraitu behar diote eta GALEUSCAren potentzialitatearen eguneratze etengabea bilatu.
2. Egoera politikoaren azterketa
Gauza jakina da Galeuscaren alderdi sinatzaileek 2000 eta 2001, urteetan izan ditugun zailtasunak eta eragozpenak.
· Estatuko Gobernuak, batik bat alderdi popularrak Hauteskunde Orokorretan gehiengo osoa lortu ondoren, gogor eta garratza ekin dio gure ideiak eta proposamen politikoak deskalifikatzeari. Eraso horrek komunikabide eta iritzi-talde boteretsuenen babes nabarmena izan du, Estatuaren titulartasun publikoko taldeetatik hasita.
· Erregimen demokratikoaren oinarri gisa aniztasun politikoa eta dibertsitatea finkatzen dituen irizpide konstituzionalaren aurka, Espainako Estatuan alderdi biko eredu politikoa ezarri asmoa. Asmo setati horrek Estatuaren nazio, kultur eta hizkuntza errealitateak bortxatu egiten ditu.
· Gure alderdiek, nork bere lurraldean, duten egoera berezia horren guztiaren erakusgarri da. EAJ-PNVk eta Euskal Autonomia Erkidegoan alderdi honen esku dauden erakundeek aurrez inoiz ezagutu ez den erasoa jasan zuten. BNGren aurka, eta gizarte galegoan baztertzeari begira, balizko anbiguotasunen eta harreman desegokien gaineko mezu bihurriak zabaldu ziren.
· ETAren ekintza terroristak, are gehiago su-etena hautsi zenetik, gizarte osoari eraso egiten diotenak eta jardun politikoan eragin oso negatiboa dutenak.
· Une oro, manipulazio nabarmena izan zen: nazionalismoa terrorismoarekin parekatu nahian; gertakari lazgarri eta gaitzesgarri hori arma gisa erabiliz, Espainiako Estatuko iritzi publikoa nahastu eta Espainiako Estatua osatzen duten nazioek bakean eta demokratikoki adierazitako bidezko helburuei bidea itxiz. Zentzu horretan, Bartzelonako Aldarrikapenean jasotako elkarrizketa politikoaren eskaintzari uko egin zaio, berorren irudi itxuraldatu, hau da balizko fronte baten branka irudia, eman nahian, eta Estatuaren nazio, kultur zein hizkuntza aniztasuna aitortzearen aldeko aldarrikapen-izaera ezeztatuz.
Testuinguru horretan, zailtasunak zailtasun, lankidetza eta elkarri laguntzeko giroan eta elkarlanean jardun dugu.
Horren erakusgarri hainbat adibide aipa daitezke: parlamentuko ekimenak (hizkuntza eta kultur aniztasuna aldezteari begirakoak; Europar Batasuneko organoetan autonomia erkidegoen presentziari buruzkoak...); euskal eta katalanen legebiltzar-taldeen jarrera, Erregelamenduak ezarritako baldintzak betez, euren bi diputaturen bitartez BNGk bere legebiltzar-taldea izateko aukera bultzatuz; Europako Parlamentuan Estaturik gabeko Nazioen Talde-artekoa osatzea; edo Madrilgo Ateneo-n gure fundazioek (Sabino Arana, Galiza Sempre eta Trías Fargas) Europako eremu urriko hizkuntzen eta kulturen gainean antolatutako jardunaldiak, hain zuzen ere ospe eta entzute handiko intelektual eta adituen parte hartzea izan zutenak. Hiru alderdion arteko elkartasunak ez du inolako etenik izan; beste horrenbeste esan daiteke hiruen arteko komunikazioaz.
1) Etorkizunari begira.
Azaldu berri dugun egoeran, Galeuskaren beharra eta ahalmena inoiz baino nabarmenago ageri dira, bai Espainiako Estatuko bizitza politikoa bideratzeko bertako nazioen erabateko airotzatik abiatuta, bai estatu eta gizarte anitzei datxezkien elkarrizketa eta tolerantiza harremanak ezartzeko.
Gure poza adierazten dugu Euskadin, maiatzaren 13ko hauteskundeetan izandako emaitzengatik, EAJ-PNV / EA koalizoak irabazi izanagatik hain zuzen. Bat gatoz Eusko Jaurlaritza berriaren asmo-nahiekin: bakea bilatu eta Euskadiren autogobernuan sakondu, euskaldunen borondatearekin bat etorriz, alkarrizketaren aldezpena arazoen soluziobide gisa, eta terrorismoaren aurka egitea borroka.
Galizan, urrian izango diren hauteskundeetan, BNGrentzako emaitza onuragarrien alde egiten dugu, Galizako herritar askok nahi duen aldaketa politikoa gauzatzeko eta Estatuaren izaera nazioanitzaren aitorpenean aurrera egiteko. Bat gatoz CiUren nazionalismo katalanaren ahaleginekin, Catalunyaren etorkizuna lideratzen jarraitzeko, orain arte eskuratutakotik aurrera egiten jarraitzeko, hain zuzen.
Ikuspuntu horiek eragin handia izango dute gaur egun nagusi den kultura politkoa -alderdi bikoa eta PP-PSOEren arteko tiunetan oinarritutako- aldatzeko. Itunok, gainerako alderdi politikoak eta, bereziki, Bartzelonako Aldarrikapenaren sinatzaileak baztertzeko borondatearekin egin ziren.
Honako hauek ditugu epe laburreko helburuak, Galeuskaren ahalmena garatzeko:
I. Elkarrizketa eta harreman prozesua zabaltzea, Estatuko beste indar nazionalista eta aurrerakoiekin.
II. Premiazko elkarrizketa bultzatzea Estatu mailako indar politikoekin, kultura politikoaren aldaketan eta itun baztertzaileen hausturan eragiteko.
III. Europar Batasunean finkatzen ari den esparru instituzionalean nazionalismoek dituzten eragozpenak kontuan izanik, gure lankidetza eta gure proposamenen denfentsa indartu europa Batasunaren Ministroen Kontseiluan tokirik izan dezagun, Europako Parlamentuko ordezkaritzari eusteko, eta gure autogobernu beharra eta gaitasunamehartuko ez duen eskumen-esparrua egituratzeko.
IV. Espainiako Estatuak bere hizkuntz eta kultur izaera anitza ofizialki onartzearen aldeko defentsari eta erreklamazioari eusten jarraitu, Konstituzioaren irakurketa positibotik ezezik, bai eta Europar Batasunaren kultur eta hizkuntza aniztasuna zaindu eta babestu behar duten Europako arauetatik ere.
Hiru nazioen arteko gizarte, ekonomi eta kultur harremanak bultzatu ekintza zehatzen bidez, ez erakundeen eta alderdien mailako elkarturkeekin bakarrik, bai eta kultur, arte, zientzia eta empresen talde edo elkarteen elkartrukeekin ere, besteak beste