EAJ-PNVK   M-11 IKERKETA BATZORDEAREN GAINEAN DUEN JARRERA
23Abendua
2004
23 |
Hainbat agiri

EAJ-PNVK M-11 IKERKETA BATZORDEAREN GAINEAN DUEN JARRERA

EAJ-PNVK   M-11 IKERKETA BATZORDEAREN GAINEAN DUEN JARRERA
Abendua 23 | 2004 |
Hainbat agiri

Hainbat agiri


EAJ-PNV alderdiak martxoaren 11ko atentua aztertzeko Batzorde barruan eman diren ikerketen gainean duen jarrera, lau puntuotan oinarritzen da:

-          Gure ustez , Batzordearen agerpen publikoei amaiera emateko garaia heldu da. Batzordekideek informazio nahikoa eskuratu ahal izan dute beren ondorioak izateko eta  legebiltzarraren aginduari erantzun bat emateko moduan.

 

-          Argi eta garbi azaldu da  PP alderdiak   martxoaren 11 eta 14 bitartean informazioa manipulatu egin zuela,  hauteskundeetan onik irten aldera. Atentatua ETAri egotzi zion  berariaz , horrek  hauteskundeetako emaitzak  hobetuko zizkielakoan.

 

-          Gobernuko Presidenteak  M-11 Batzordearen aurrean  nazioarteko terrorismoaren aurkako hitzarmena  sinatzeko egindako proposamena bera, Askatasunen aldeko eta terrorismoaren kontrako ituna izenekoaren aurkakoa da. EAJ-PNV nazioarteko terrorismoaren kontrako ituna sinatzeko prest dago, beti ere honek PP eta PSOE alderdien artekoak dituen akatsak ez baditu. Honek guztiak honako hau suposatzen du:

 

a.- Hitzarmena legebiltzarrean ordezkaritza duten indar politikoen gehiengoaren onespena izan beharko du .

 

b.- Hitzarmenak ez du inoiz islamdarren bazterketa edo kanporaketarik bilatuko  terrorismo islamdarraren kontra egiteko, eta ez du inoiz sistema demokratiko batean  ideien eta erlijio askatasuna moduko oinarrizko eskubide edo askatasun publikoen urraketarik babestuko.

 

 

-          M-11ko Biktimen Elkarteko ordezkariaren hitz egiteak  zentzu bizi eta ezberdina eman zion Batzordeari. Denok ohartu ginen PP eta PSOE alderdiek eskainitako hitz egiteetan  biktimen gaineko aipamena eskasa izan zela. Gauzak horrela, eta biktimei zor zaien ohorea eta arreta emateko, EAJ-PNVk honako neurri hauek proposatzen ditu:

 

a)      Administrazio publiko eta biktimen arteko elkarrizketa sustatzea, bai egokien jotako bitarteko teknologikoen bitartez (  900 linea, web orrialdeak...) edo Erkidego Autonomikoko herrialde guztietan beren zerbitzurako informazio bulegoak sortuz.

 

b)      Terrorismoagatiko biktimen elkarteentzako  eta askatasunen alde lan egiten duten elkartentzako  diru laguntzak handitzea , beren egitasmoak mantendu ez ezik, eguneroko jardunari duintasun osoz ekin diezaioten.

 

c)      Erakunde publikoek egindako lan eskaintetik portzentai bat gordetzea, terrorismoagatiko bikzimei lehentasunezko sarbidea erraztu aldera .

 

d)      Babespen ofizialeko etxebizitza errekalifikatzea, jabea terrorismoagatiko biktima denean, salmenta eta etxebizitza aldaketa errazteko.

 

e)      Izatezko bikotekideei ere biktimei dagozkien diru laguntzak ematea.

 

f)        Terrorismoaren arazoa eta  honek dakartzan  ondorioetaz  informatzeko sentsibilizazio kanpainak martxan jartzea. Kanpaina hauek  giza eskubideen defentsarako kanpainetatik ondo berezituta egon beharko lirateke.

 

g)      Urteroko gogorapen ekitaldiak ospatzea eta   egun bat ezartzea biktimekiko onarpen eta solidariotasunerako. Ekimen hauen artean testigantza bilketak, argazki erakusketak, dokumentalak, prentsa, irrati eta telebistan egindako  publizitate kanpainak , beti ere , demokrazia eta solidariotasunean sakontzen dutela. Etorkizunean eta beti martxoaren 11an egingo da dagokion gogorapen ekitaldia.

 

h)      Hezkuntza alorrean , balore demokratikoan heztea eta bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean eztabaidak sustatzea.

 

 

i)        Zentro publiko eta pribatuetan, atentatu terrorista bakoitzaren ostean hausnarketa etiko eta politikoa sustatzea, horrelako ekitaldiak egiteko Hezkuntza Ministerioak emandako ildoak barnean dituzten berariazko mezuen bidez.

 

j)        Diputatuen Kongresuak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari , Entzutegi Nazionalean lehilatila bakarra ireki dezan eskatzen dio, besteak beste, biktimek informazio etengabe eta zehatza izan dezaten  terrorismoagatiko auzien  gainean.

 

k)      Diputatuen Kongresua edo Barne Ministerioa terroristen aurkako auzietan  akusazio particular gisa aurkeztearen gaineko azterketa egitea.

 

 

l)        Egoki joko diren hitzarmenen bidez, Lan Ministerioarekin adostea , atentatu terrorista batetako biktimei dagokien  ezintasun ziurtagiria eskuratzeko aukera eta , egoki jo ezkero, ezintasun horrekin bat datozen lanpostuekin bateragarri egitea.

 

 

m)   Diputatuen Kongresuak RTVE eta  bestelako komunikabide publikoei,  beren editorialetan eta  informazio eta eztabaida esparruetan sakontzea  eskatzen die , gizartean balore etikoak, giza eskubideekiko begirunea, tolerantzia bakea eta terrorismoaren aurkako jarrera zabal daitezen.  

 

n)      Islamdar  erakundeetako ordezkariekiko harreman etengabeak mantentzeko sistema ezarriko da , giza talde horien integrazioa lortzeko beren identitate ezaugarriak errespetatuz.

PARTEKATU