EUROPAKO ALDERDI DEMOKRATA ERAIKITZEA
13Abendua
2004
13 |
Hainbat agiri

EUROPAKO ALDERDI DEMOKRATA ERAIKITZEA

EUROPAKO ALDERDI DEMOKRATA ERAIKITZEA
Abendua 13 | 2004 |
Hainbat agiri

Hainbat agiri


Herriek, beren historiaren momentu zehatz batzuetan, aukera erabakigarriak egin behar dituzte. Hori egin behar dugu guk, europarrok, orain, XXI. mendearen hasieran. Nahaste-borraste handiei aurre egin behar izango diegu eta.

 

 

Erronka horren  benetako erantzun demokratiko bakarra, Europa da.

 

Gure indar guztiak bilduz defendatuko ditugu geure baloreak, bai Europan, baita Europatik kanpo ere. Munduaren egoera berriari modu pasiboan erantzun beharrean, aurkitu egin behar ditugu gu denok elkarrekin ditugun interesak geure desberdintasun nazionalak hobeto parekatzeko.

 

Gaur egungo munduan, herri europarrek ezin diete bere hiritarrei babesa eta oparotasuna bakarrik eskaini. Bi aukera dituzte: beren betiko azpiegitura nazionalean itxita geratzea, (bistakoa da bidegabekoa dela), edo gehiago integratzea Europako Batasunean. Globalizazioaren aurrean, Europako Batasuneko kideentzat ez dago etorkizunik Europarik gabe. Europatik kanpo ez dago etorkizunik.

 

Mugimendu politiko berri bat, elkarren arteko etorkizun baten alde.

 

Indar politiko berri bat behar dugu, bere helburua europarren bategite politikoaren sustapena izango da. Indar honek borrokatu egin beharko du hurrengo erronka politiko handietan Europak berak arrakasta lor dezan. Indar honek Europaren planteamendua aurkeztu beharko die gure gizarteei eta tinko lan egin beharko du helburu hori lortzeko bai, Europa mailan baita maila nazionalean, herrialdekoan eta tokian tokikoan ere.

 

            Egun, Europako Batasunari nazio maila gaindituko duen mugimendu politiko handiago bat falta zaio. Europaren etorkizunean sinesten dutenak eta helburu horren alde lan egiteko prest daudenak bilduko dituen mugimendu bat. Milioika eta milioika europarrek ordezkaritza horren gabezia sentitzen dute Europa Batasunean.

 

            Europako Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoak zehaztasunik eta arimarik gabeko erakundetzat hartzen dituzte, eta, gainera ez dituzte hartzen benetako alderditzat, denon baloreetan eta interesetan oinarrituta egongo den Europaren eredu bat defendatuko duen indar baten zain baitaude. Erantzun baten zain daude. Eta erantzun horren abiapuntuan argi eta garbi berresten dugu geure helburua Europa demokratiko, libre eta zuhurra bermatuko duen den batasun bat eraikitzea, hiritarrengandik gero eta hurbilago egongo dena. Europaren integrazioa hiritarrengan bizi-bizirik egon dadin. Europa mailako indar politiko berri bat behar dugu, eta erakargarria izan behar du Europaren etorkizunean erabateko konfiantza dutenentzat. Hurbil dauden alderdiekin harremanak finkatzeko eta garatzeko gaitasuna izango duen indar politiko europarra behar dugu. Estatu Batuetako Alderdi Demokratarekin harremanak edukitzeak hobetu egingo ditu nazioarteko komunitatearen ikuspuntu euroatlantikoa eta indartu egingo ditu bakearen, lankidetzaren eta elkartasunaren aldeko geure baloreak munduan zehar.

 

            Europaren konpromisoa behar dugu, baina ez elkarren arteko izendatzaile txikienean oinarritua, elkarren arteko historia europarraren konbentzimenduan eta denon artean gure etorkizun politikoa bizitzeko borondatean baizik. Ezin dugu inoiz Europaren integrazioaz dugun azken ikuspegia galdu: Europa politiko, oparo eta solidarioa eraikitzea.

 

            Euroeszeptikoen eta Europaren Batasunaren aurrean jarrera hotza dutenen aurrean (eurek nazio mailako subiranotasunak partekatzeko jartzen dituzten trabak gaur egun Europaren eredu egokia eraikitze oztoporik handienak), hauxe da garaia Europa mailan mugimendu politiko berri bat eraikitzeko: Europako Alderdi Demokrata.

 

Eredu komunitarioa berreraikitzea

 

            Integrazio europarraren arrakasta betidanik eredu komunean egon da oinarriturik. Demokratikoa, eragilea, erraza, eta Europako hiru instituzio garrantzitsuenen arteko orekan oinarrituta dagoena: Europako Legebiltzarra, Europako hiritarren hautaketa demokratikoaren adierazpen zuzena eta nazio mailako mugaz gaindiko demokraziaren eredu bakarra mundu osoan; Ministroen Batzarra, erabakiak hartzen dituzten estatu kideen gobernuek osatua; eta Europako Batzordea, organo independentea eta europar guztien interesa komuna defendatzen duena. Hiru erakunde hauek Eredu komunitarioaren ardatza osatzen dute. 

 

            Gaur egun ere etorkizuneko Europa eraikitzeko ardatza da eredu hau. 

 

            Demokraziarik gabe, Batasun handiago batek ere ez du etorkizunik. Estatu kideek duten beto nazionalak estatuen eta herrien gehiengo bikoitzari eman beharko dio bidea. Europako Batzordeak denon interesa babesteko eta laguntzeko bere gaitasuna indartu beharko du, gaur egungo hitzarmenen eta laster onartuko den Konstituzioaren zaindaria izango da. Legebiltzarrak Kontseiluarekin Batzordearen parlamentu mailako kontrolarekin batera bere egin beharko du lege mailako erabakigarritasuna. Modu horretara, Europako Batasunak iraganean utziko ditu ikusleen kontroletik urrun egin izan diren negoziazio ilunak eta gobernuen arteko akordio txikiak. Geure erakunde berriek hiritarren zerbitzuan modu gardenagoan lan egiteko garaia da, eta, hiritarren beren izenean, Batasunari arnas berria emateko garaia.

 

Gure baloreak: bakea, askatasuna, demokrazia, elkartasuna eta hezkuntza.

 

            Europako proiektuak ez du barne merkatua eta moneta komuna bakarrik sortu, nahiz eta jakin dakigun etapa hauek behar-beharrezkoak izan direla Europa eraikitzeko prozesuan. Proiektu europarraren gakoa betidanik izan da Europaren ikuspegi partekatua, eta bere oinarria bai orain eta bai etorkizunean, funtsezko balore komunen aldeko sentimendu sakona da.

 

            Bakea da Europaren ardatza. Gure kontinenteen integrazioa beste zer edo zer baino lehen gerren eta basakerien aurkako erantzuna izan da lehen-lehenik. Bakeak hegemonia espiritua eta diktadurak gainditu ditu. Europak bakearen eskubidearen antzeko zerbait ezarri du. Beti elkarren kontra borrokatu izan diren herrien arteko bakea europar abenturaren lorpen handi eta ederrenetariko bat da.

 

            Bakearen ondoren askatasuna dator, gizon eta emakume bakoitzak bere barruan duen onena emateko askatasuna, hiritar guztientzat bizitza duina eraiki ahal izateko benetako askatasuna, gizarte demokratiko batean benetako aukerak aprobetxatzeko askatasuna, ingurune seguru batean bizitzeko eta lan egiteko eta bizitzaren gorabeheren aurka babesa izateko askatasuna.

 

            Justiziaren barnean kokatzen dira operazioaren kontra askatasuna eta zuzentasun  eskubidea, eta legearen aurrean zuzentasuna. Ekonomia eta zibilen askatasuna, gure Europar batasunaren balorea ez ezik, helburua ere bada. 

 

            Zein da  bidezko Europa?

 

 Bakoitzak bere eskubide demokratikoak izan ditzakeen Europa. Demokrazia ez da behingoz ezarri dugun zerbait, landare apurkorra baizik, egunero ureztatu behar duguna, mantendu behar dugun balore bat, horren alde borrokatu behar dugun populismo eta muturreko  igoeraren kontra. Kezka eta zapuzketen kontra gure ikusmena ezartzeko, Europaren irtenbideen zuzentasuna sinetsarazi behar dugu. Europa demokratiko batek ezin du onartu inolako bazterketarik, ez etniko, ez sexu ezta erlijiosoa ere, nazionala, hizkuntzaren edota sozialaren sormenean oinarritutakoa. Zein Europa nahi dugu? Bertan, bakoitzak merkatuko gizarte ekonomiarekin gozatu ahal du, bakoitzak, elkartasunean oinarritutako komunitate baten parte dela eta aberastasunen banaketa senti dezan.

 

            Parte-hartze honek herriak elkarrengandik ahalik eta gertuen sentitzea du helburu. Gure Estatuan, tokian tokiko eta herrialdeko komunitate sakon baten beharra nabaritzen da. Europak batasuna lortzeko diru-laguntza errealak eta berrituak behar ditu, eta horiek errespetatu egin behar dira.

 

Europako biztanleek bertako sentitu behar dute eta jakin behar dute Europa mailan, erabakiak hartzerakoan parte hartze handia dutela. Erkidegoak: lokalak, herrialdekoak eta nazionalak, denek osatzen dute Europako testuinguru politikoa, Europako erakundeekin, eta  guztiek Europako demokrazian hartzen dute parte. Gure handinahia politikoa zera da: demokrazia dinamiko eta oparoa, gizarteko biztanle guztiek parte hartzea sentitu eta

erantzukizunak har ditzaketena.         

 

            Demokrazia parte hartzaile honek bere burua entzunarazi behar du elkarrizketen bidez bai Europako Batasunaren barruan baita Europako Batasuna eta munduko beste herrien artean ere. Elkarrizketaren ardatza demokrazia Europan eta munduko bakea da. Europak munduarekin erantzukizun garrantzitsua du. Europa kultura anitza da eta hiritar eta munduko herrien artean edota nazioarteko harremanen filosofia berria garatzeko eredu horri begiratu behar dio. Europak aho batez hitz egin behar du foro eta erakunde internazionalean, batez ere Nazio Batuetan. Nazioartean eragina izateko Europak defentsa politika komuna garatu beharko du, Atlantikoko aliantzarako beste definizio bat bilatuz Atlantikoz bestaldekoarekiko ezinbesteko harremanak bi oinarri berdin izan ditzan: bata amerikarra eta bestea europarra.

 

            Garapen hauen helburua, mundu hobeen alde borrokatzea izan behar da, mundu seguruago, baketsuago, zuzenago baten alde. Egonkortasuna eta elkarren arteko garapena indartuko lituzkeen mundua, alegia.

 

            Europako Batasuneko aitzindariek elkartasuneko eraikina nahi zuten, baliabide eta aukeren banaketa zuzenago eta justizia sozialekin. Berrogeita hamar urteren buruan, gizarte zuzenago baten aldeko apustuak bizirik dirau, Europako Batasunak gauzatutako eta lagundutako aurrerapenez gain. Gizarte zuzenagoa elkartasunean oinarritzen da. Gobernuentzat elkartasuna adierazteak gehiago laguntzea esan nahi du, baliabideak hobeto banatzea, subiranotasunak ondo banatzea. Herritarrentzat, elkartasuna adierazteak beste esanahi bat du. Bakoitzak erkidegokoen ongizatean  parte hartu behar du. Ikuspuntu honetatik, elkartasunak eta askatasunak banaezina dira eta Europan bazterketarekin behin betiko amaitzeko eta txirotasuna desagerrarazteko funtsezko tresnak dira.

 

            Elkartasun eta askatasun baloreek zehazten dute Europako ekonomia garapenerako eredua; merkatuko ekonomia soziala, alegia.  

 

Eredu hori guztion artean lortu nahi dugun Europako demokraziaren erakusgarria da, bai maila teorikoan, baita praktikoan ere, eta gizarte eta kultura mailako eskubideen babesa agertzen du, herritarren babesaz gain. 

 

Europako Batasuna oinarrizko eskubideen multzoak osatzen du; izan ere, bere eratze dokumentuan printzipio hori zehazten duen mundu mailako demokrazia bakarra dago.

 

            Elkartasuna behar-beharrezkoa da bai gaurko Europan, baita etorkizunekoan ere. Elkartasuna eta justizia soziala gaurko gizartean ezinbestekoak izateaz gain, hurrengo belaunaldien oparotasunarentzat ere premiazkoak dira. Europako Batasuna guztiontzat mesedegarria izango da justizia soziala eta elkartasuna oinarri hartuta. Beharrezkoa da, beraz, belaunaldiak hurbiltzea.

 

            Elkartasun eredua sustatu behar dugu, Europa bateratuan kohesio soziala guztion arteko erronka dela onartuta. Izan ere, jarduera interesgarriak guztien artean trukatu behar diren Europa behar dugu, eta konponbide onak partekatzen dituena, udalerrietan zein eskualdeetan erabiliz, txiroek zein aberatsek, hiribildutik gertuen daudenek zein inguruetakoek, interes orokorreko zerbitzuek Batasuneko jardute politikoan eta horren kide diren herrialdeetan duten betebehar egituratzailea aintzat hartuz.

 

            Gure orainaz eta etorkizunaz jabetuta bakarrik lortuko dugu askatasuna, demokrazia eta elkartasuna salbatzea (izan ere, hil ala bizikoa dugu oraina eta etorkizuna eskuetan izatea).    Etorkizuneko lehen inbertsioak hezkuntza izan beharko luke. Izan ere, hezkuntza autodeterminazioaren eta emantzipazioaren gakoa da, eta horrez gain, garapenarekin batera, Europa oparoa lortzeko derrigorrezkoa da, eta gure merkatu sozialen ereduak erreformatzeko oinarria izan beharko luke hezkuntzak. 

..

Europak ezin dezake ahaztu duela mende bat baino gehiagotik, hezkuntza izan dela belaunaldien oparotasuna sortu duena. Bide horri ekinez, hezkuntzak Europa baketsua hedatzea ahalbidetuko luke; Europa horretan, kulturak, kohesio sozialak eta herritarrek askatasunak izango lirateke gainerako mundu mailako eragileekin indarrak neurtzeko prest legokeen gizarte sendoa eraikitzen dutenak.

 

            Balore horiek oinarri gisa hartuta eraiki zuten Europa; izan ere, Europako Batasuneko aitzindariek oinarri horiengan sinesmen osoa zuten – Honrad Adenauer, Alcide de Gasperi, Robert Schuman, Jean Monnet, Paul-Henri Spaak eta Altiero Spinelli – eta, horregatik, Europako Estatuak eta herriak integratzea erabaki zuten. Balore horiek izan dira, era berean, Europako beste lider batzuen ikuspuntua zuzendu izan dutenak; besteak beste, aipatu beharrekoak dira ondorengo buruzagiak: François Mitterrand, Helmut Kohl, Jacques Delors, Valery Giscard d´Estaing eta Romano Prodi. Horrez gain, balore horiek, norberaren herrian demokrazia berrezartze aldera, Europak bat-egitea helburu izanda borroka egin dutenengan ere eragin handia izan dute.

 

            Europa oparo eta baketsu  bat sortzeko asmoaren oinarria da demokrata guztien elkartean baloreak partekatzea, elkarrekintzatik abiatuta. Europako Estatuetako gizon eta emakumeen belaunaldi berriak partekatzen dituen ikuspuntua da hori, aitzindariek ezarritako aztarnei jarraituta ibiltzea erabaki baitute guztiek, Europaren integrazio itxiagorako bidean aurrera, gure kontinentearen egonkortasunaren abiapuntua izango denera iristeko, alegia. Balore horiek izango dira Europako demokraten zedarriak egun eta etorkizunean jarduteko beren moduan.

PARTEKATU