Herriek oinarrizko erabakiak hartu behar izaten dituzte beraien historiako zenbait alditan. Hori gertatu zaigu guri ere, europarroi, XXI. mende hasiera honetan. Aldaketa sakonei aurre egin beharra daukagu mundua eta Europa aldatzen eta erronka berriak planteatzen dizkigutenak.
Europa da erronka horiei aurre egiteko erantzun demokratiko eta eraginkor bakarra.
Gure indarrak batuta bakarrik babestu eta defendatu ahal izango ditugu gure balioak Europan eta hortik kanpo. Munduko erronka berriari modu pasiboan erantzun ordez, ahalegindu gaitezen gu denon interesak bateratzen gure desakordio nazionalak hobeto adosteko.
Europako herrialdeek ezin diete beraien kabuz eskaini segurtasuna eta oparotasuna hiritarrei. Edo lehengo egitura nazionalei helduta jarraitzen dute, eta hori impasse politiko hutsa da, edo Europako Batasunaren barruan integrazio politiko handiagoa izatea erabakitzen dute. Globalizazioren aurrean, Europako Batasuneko Estatu kideentzat ez dago etorkizunik Europarik gabe. Ez dago etorkizunik Europatik kanpo...
MUGIMENDU POLITIKO BERRIA, ETORKIZUN BERDINERAKO EUROPAN
Indar politiko bat behar dugu, Europako integrazio politikoa sustatzen arituko dena. Indar horrek borrokan egiteko prest egon behar du, hurrengo borrokaldi politikoa Europako irtenbideek irabaz dezaten. Indar horrek europar eztabaida eraman behar du gure gizarteetara eta helburu horretarako lanean aritu etenik gabe, nola Europa mailan, hala nazio, eskualde edo tokiko mailan.
Gaur egun ez dago Europako Batasunean nazioz gaindiko mugimendu politikorik gure kontinentearen integrazio aurreratuagoan argi eta garbi eta sakon lanean ari denik. Europaren etorkizunean sinesten duten denak biltzen dituen mugimendua, Europari buruz duten ikuspegia egia bihur dadin lana egiteko determinazioa duena. Milaka dira Europako Batasun mailan ongi ordezkatuta sentitzen ez diren europarrak; Europako parlamentuko talde politiko nagusiak erakunde heteroklito gisa ikusten dituzte, alarmarik gabeak, eta ez denon interesetan eta balioetan oinarritutako egiazko alderdi gisa. Europar horiek erantzun baten zain daude, eta erantzun hori hasteko gure helburua baieztatu behar dugu indar guztiz -Europa demokratikoa eraikitzea, askea eta arretatsua, “gero eta gertuagoko batasuna”, Europako integrazioa hiritarren bihotzetan biziago bihurtzeko pentsatua. Europako indar politikoa behar dugu, Europako batasunean uste osoz sinesten dutenak erakarriko dituena. Europako indar politikoa behar dugu gertuko alderdiekin harremanak landu eta garatuko dituena. Amerikako alderdi Demokratarekiko harremanak bereziki lagunduko du ikuspegi auroatlantiarra sustatzen, mundu osorako ditugun bake, elkarlan eta elkartasun balioak indartuta.
Europaren konpromisoa behar dugu, izendatzaile komunetako txikienean oinarritutako konpromisoen emaitza ez dena. Honakoetan oinarrituta egon behar du: denok banatutako historia europarra dugun ziurtasunean eta gure etorkizun politikoa elkarrekin bizitzeko borondatean. Ez dugu inoiz ahaztu behar Europako integrazioan dugun azken xedea: Europa politikoa, joria eta elkartasunezkoa eraikitzea.
Euro-eszeptikoak eta euro-beldurtiak ere badaude, nazio soberaniak banatzeko arbuioa eta erretizentzia dutenak, eta jarrera horiek daude gaur egun Europa eraikitzerakoan dauden akats gehienetan. Bada, Europan mugimendu politiko bat sortzeko garaia da: Europako Alderdi Demokrata.
BATASUNEKO METODOA BERRERAIKI
Europako integrazioaren oinarrian “batasuneko metodoa” egon da beti. Demografikoa, eraginkorra eta xumea, Europako hiru erakunde nagusien arteko orekan oinarrituta dago: Europako parlamentua, Europako hiritarren aukera demokratikoaren adierazpen zuzena eta nazioz gaindiko demokraziaren adibide bakarra munduan; Ministro Kontseilua, Estatu kideetako Gobernuek osatua eta erabakiak hartzen dituena eta Europako Batzordea, organo independentea, Europako denon interesa ordezkatzen eta sustatzen duena. Hiru erakunde horiek dira “batasuneko metodoaren” giltzarriak.
Gaur egun ere metodo hori da biharko Europa eraikitzeko giltzarria.
Ez du etorkizunik demokraziarik gabe hazitako Batasunak. Estatu kideek duten beto nazionalak atzera egin beharko du Estatuen eta biztanleen gehiengo bikoitzaren arauaren aurrean Kontseiluan. Batzordeak indartu egin beharko du interes kolektiboa defendatzeko eta horren alde egiteko gaitasuna, tratatuen zaintzailea baita gaur egun eta etorkizunean Konstituzioa zainduko du. Parlamentuak politikoki bere egin beharko du koerabaki legislatiboa Kontseiluarekin, baita Batzordearen kontrol parlamentarioa ere. Batasunak negoziazio ilunak atzean utziko ditu horren bidez, jendearen begiradetatik urrun eginak, baita gobernuen arteko akordio txikiak ere. Garaia da gure erakundeek hiritarren zerbitzura modu gardenean lana egin dezaten eta hiritarren izenean Batasunari indarra emateko garaia ere bada.
GURE BALIOAK: BAKEA, ASKATASUNA, DEMOKRAZIA, ELKARTASUNA ETA HEZKUNTZA
Europako proiektua ez da mugatzen barne merkatua eta denentzako moneta sortzera, nahiz eta Batasuna eraikitzeko ezinbesteko etapak izan. Funtsezko eragilea Europari buruz ikuspegi konpartitua izatea da, funtsean sakon sinetsita nola oraina hala etorkizuna denontzako funtsezko balioetan oinarritzen direla.
Bakea da Europaren matrizea. Gure kontinentearen integrazioa lehenik eta behin eta denen gainetik gerrari eta indarkeriari eman zaion erantzuna izan da. Bakea gailendu zaio hegemonia espirituari eta diktadurari. Europak bakerako eskubide moduko bat egin du. Beti elkarren aurka gerran aritu diren nazio eta herrien arteko bakea da Europako abenturaren lorpenik apartenetakoa eta berezienetakoa.
Bakearen ondoren askatasuna dator; gizon eta emakume bakoitzarentzako askatasuna, duten onena emateko eta aukera izateko beraientzat eta beraien familientzat bizitza duina eraiki dezaten; askatasuna erkidegoan, gizarte demokratikoan, zeregin aktiboa izan dezaten eta askatasuna inguru seguruan bizi eta lan egiteko eta bizitzako gorabeheretatik babestuta egoteko. Justiziak berekin du zapalkuntzaren aurkako askatasuna eta legearen aurrean oreka izateko eta bidez tratatuak izateko eskubidea. Askatasun ekonomiko eta zibilak balioak dira aldi berean, baita gure batasunaren helburuak ere.
Bidezko Europa da bakoitzak bere eskubide demokratikoak egiaz eta erabat betetzeko askatasuna duena. Demokrazia ez da hartutako eskubide bat, landare hauskorra da eta egunero zaindu beharra dago, elikatu beharreko balioa da, demokraziagatik jakin behar da populismoen eta muturreko jarreren gorakadari aurre egiteen. Kezken eta frustrazioen aurrean dugun ikuspegia baiezta dezagun, Europako irtenbideak bidezkoak direla konbentzitzeko ahalmena behar dugu. Europa demokratikoak ezin du onartu bazterkeria, diskriminazio etnikoa, sexuala, erlijiosoa, nazionala edo hizkuntzan edo gizarteko jatorrian oinarritutakoa. Guk nahi dugun Europa honakoa da: merkatuko ekonomia sozialak eskaintzan duen askatasuna bakoitzak aprobetxa dezakeena, denok eta gutako bakoitzak senti dezakeguna erkidego bateko kide garela eta erkidego horren oinarrian elkartasuna eta aberastasunen banaketa daudela eta denek bizitza demokratikoan parte hartzeko ahalmena dutena.
Partehartze hau herrietatik ahalik eta gertuen adierazi behar da. Hazteak Europako gure erkidego politikoaren loturak proban jartzen dituen une honetan, gure Estatu Kideetan tokiko eta eskualdeetako erkidegoak sakontzeko beharra dago. Europa ezin da politikoki bateratu ez badu errespetatzen egiazko eta berritutako subsidiariotasuna. Europako hiritarrak inplikatuago sentitu behar dira eta Europa mailako erabaki prozesu guztietan zeresana dutela jakin. Tokiko, eskualdeko eta nazio mailako erkideek osatzen dute Europako esfera politikoa, erkidegoko erakundeekin titulu berean, eta denek hartzen dute parte Europako demokrazian. Gure nahi politikoa demokrazia dinamikoa eta joria da, gizarteko protagonista guztiak partehartzaile sentituko direna eta bakoitzak bere erantzukizunak hartuko dituena.
Demokrazia partehartzaile hori elkarrizketaren bidez entzunarazi behar da nola Batasunaren barruan hala Batasunaren eta munduaren artean. Elkarrizketa da demokraziaren oinarria Europan, baita bakearen oinarria ere nazioartean. Europak erantzukizun handia du mundu osoarekiko. Europa kulturanitza da eta eredu horretan inspiratu beharra du, bertako hiritarren eta munduko herrien arteko elkarrizketa sustatzeko eta nazioarteko harremanen filosofia berria garatu behar du multilateralismorantz. Alderdi horretan Europak ahots bakarrarekin hitz egin beharra dauka nazioarteko foro eta erakundeetan. Denon defentsarako politika garatu beharra dauka Europak, batez ere Atlantikoko Ituna defendatuta berriro harreman transatlantikoaren bi oinarriak berdinak izan daitezen. Garapen horien helburua mundu hobea lortzen laguntzea izan behar du, mundu seguruagoa, eraginkorragoa eta bidezkoagoa; elkarren egonkortasunak eta garapenak denok indartuko gaituen mundua.
Europa sortu zutenek eraikin sendoa nahi zuten, baliabideak eta aukerak modu bidezkoagoan banatuta izango zituena eta gizarte justizia handia zuena. Berrogeita hamar urte geroago, gizarte bidezkoagoa lortzea gaurkotasuneko gaia da oraindik ere, nahiz eta Europako Batasunak aurrerapenak lortu eta finkatu. Gizarte bidezkoagoa elkartasunean oinarritutakoa da. Gobernuentzat elkartasuna markatzea da lankidetzan gehiago aritzea, baliabideak guztien eskura gehiago jartzea eta soberaniak modu estuagoan banatzea. Hiritarrentzat elkartasuna adieraztea da bakoitzak erkidegoaren ongizateari erantzutea. Ikuspegi honekin, elkartasuna eta askatasuna banaezinak dira eta bien artean tresna bat osatzen dute bazterkeria kendu eta Europa guztiko pobrezia errotik ateratzeko.
Elkartasun eta askatasun balioek zehazten dute gure Europako garapen ekonomikoaren eredua, merkatuko ekonomia soziala. Eredu horretan haragitzen da Europako demokrazia, teorian eta praktikan bateratu nahi dituena gizarte eta kultur eskubideen babesa eta bertako hiritarren askatasun zibil eta ekonomikoena. Funtsezko eskubide guztiek sinbolizatzen dute Europako Batasuna, munduko demokrazia bakarra printzipioa bere Konstituzioan duena.
Elkartasuna funtsezkoa da gaur egungo Europan eta hala izango da etorkizunekoan ere. Elkartasuna eta gizarte justizia ez dira beharrezkoak gaur egungo gizartean bakarrik, funtsekoak dira etorkizuneko belaunaldientzat ere. Gizarte justizian eta elkartasunean eraikitako Europako Batasuna onuragarria izango da guztiontzat. Belaunaldiak gerturatu beharra daukagu. Elkartasunaren ideiari substantzia eman beharra daukagu; aitortu beharra daukagu batutako Europa dela gizarte kohesioa denon erronkatzat hartzen duena, praktika onak elkartrukatu behar dituena eta irtenbide onak herri eta eskualdeetan ezarriko dituena, aberatsetan eta pobreetan, erdikoetan eta ertzekoetan, aitortuaz interes orokorreko zerbitzuek duten zeregin egituratua Batasuneko ekintza politikoan eta estatu kideenetan.
Demokraziaren askatasuna eta elkartasuna gordetzeko nahitaezkoa dugu gure gain hartzea gure oraina eta etorkizuna, etorkizunean egiteko lehenbiziko inbertsioak hezkuntzarekin du zerikusia, hezkuntza baita autodeterminazioaren eta emantzipazioaren giltzarria. Hezkuntza, ikerketa eta garapena dira Europa joriaren giltzarriak, eta gure gizarte merkatuaren ereduaren berrikuntzan horiek izan behar dute sendogarri. Europak gogoan izan behar du duela mende bat baino gehiagotik belaunaldien hezkuntza dela gaur egungo joritasunaren iturria. Bide horretan jarraitzeak Europa baketsua indartzen lagunduko du; kulturak, gizarte kohesioak eta askatasun zibilek gizarte sendoa eta prestatua egingo dute, munduko beste protagonistekin neurtu ahal izateko.
Balio horien gainean eraiki da Europa, balio horiek inspiratu zituzten Europaren aitak -Lonrad Adenauer, Alcide de Gaspari, Robert Schuman, Jean Monnet, Paul-Henri Spaak eta Altiero Spinelli- Europako Estatuen eta herrien integrazioa ezartzea erabaki zutenean. Balio horiek gidatu dituzte Europako beste buruzagi batzuen ikuspegi politikoak ere, hala nola: François Mitterrand, Helmunt Col, Jacques Delors, Valery Giscard d´Estaing eta Romano Prodirenak. Denek ere zeresana izan dutenak Europako batasun politikoa eraikitzean. Horiek inspiratu dituzte Erdialdeko eta Ekialdeko Europan demokrazia errestauratzeko borrokatu direnak, esaterako, Vaciac Have eta Bronislaw Geeremek, beti ere Europako azken batasuna gogoan izanda.
Europa jori eta baketsuaren ikuspegi demokrata da denon balioetan oinarritutako proiektua. Ikuspegi hori banatzen dute Europako estatuetako gizonezko belaunaldi berriek, beraien aurrekoen bideari jarraitzeko prest Europako integrazio estuagoan, gure kontinenteko egonkortasunaren ainguran. Balio horiek izango dira Europako demokraten gidari gaurko eta biharko jardueretan.
Bruselan, 2004ko abenduaren 9an