Hitzaldia
26Azaroa
2004
26 |
Hitzaldia

JOSU JON IMAZ
XXI. mendeko Euskal Hezkuntzarako Liburu Zuriaren aurkezpena

Hitzaldia
Azaroa 26 | 2004 |
Hitzaldia

Josu Jon Imaz

Hitzaldia


  • EAJ-PNVk erabat bereganatzen du Euskal Hezkuntzari buruzko konpromisoa, haur-eskolatik hasi eta unibertsitate-ikerkuntzaraino. Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari naizen aldetik, konpromiso hau iragarri eta azpimarratu nahi dut.
  • EAJ-PNVk aitortzen du Hezkuntza arlo estrategikoa dela gure politikagintzan, eta behar besteko baliapideak kudeatzeko dugun erronkari erantzungo diogula, euskal hezkuntza Europako mailarik onenen pareko jarri ahal izateko.
     
  • Euskadiko hezkuntza-eragileengan sinesten dugu, bihotzez eskertzen diegu egindako lana eta adierazi nahi dugu “Eskola Itun” zabala lortzen ahaleginduko garela Euskal Autonomi Erkidegoaren hurrengo legealdian.
     
  • Badakigu hezkuntza-sektorearen zailtasunen berri eta ezagutzen ditugu gizartearen premiei erantzuteko familiek eta langileek egindako ahalegina. Benetan uste dugu guztiei gure erabateko esker ona zor diegula.
     
  • Kalitatezko Zerbitzu Publikoaren aldeko apostua egiten dugu, titularite publikoaz zein kontzertatuaz, eskola-arazoetan erabateko konbergentzia lortu nahi duena, bai lan eta finantz-baldintzetan eta baita gizarte-erantzunkizunean ere. 
     
  •  Kalitatezko Sare Publikoan sinesten dugu, antolamendu-sistema berrindartuaz eta zuzendaritza zein kudeaketaren ahalik eta autonomiarik handienaz, eskola-eskabideari bertatik bertara egokitu ahal izateko.
     
  • Adierazi nahi dugu ez dela Hezkuntza baino gizarte-inbertsio hoberik eta hezkuntza-apostuak baldintzapetzen dituela, beste ezerk baino gehiagok, edozein gizarteren oraina eta etorkizuna.  Hau da uste duguna, politikariak garen aldetik ez ezik, baita guraso eta hiritarrak garen aldetik ere.
     
  •  Agindu nahi dugu, era okerrez deitzen den eskola-porrota  bi legealditan zehar murriztuko dugula, Europako herririk aurreratuenetan honezkero lortu duten %5eko maila teknikora heldu ahal izateko.
     
  •  Sorbidean dauden “hezkuntza-industrien” sustapenean sinesten dugu, baliapide pedagogikoak eragiteko eta, Interneten bitartez, mundu zabalean hedatu ahal izateko.
     
  •  Guzti honengatik, gaur testu zabal eta eskuzabala aurkezten dugu, etorkizuna gogotan duena eta gizartearen baitan eztabaida sortarazi nahi duena. Kalitatezko euskal hezkuntza erakarri dezaketen ehundaka arlo ditugu aztergai, uste dugu-eta Hezkuntzari dagozkion baliapideak beti ere hobegarri direla.
     
  •  Amaitzeko, berresan nahi dugu EAJ-PNVk Hezkuntzari damaion lehentasuna. Asko gara benetan uste dugunok gizarte-hildo bat baino ez dagoela berdintasuna, elkartasuna, barne-kohesioa, aurrerapena eta etorkizuna bideratzeko. Hau da:  Hezkuntza.
  • PARTEKATU