Europako herritar maiteok, lagun maiteok,
2021eko maiatzaren 9an, Schuman Adierazpenaren 71. urteurrena zela eta, maila ofizialean abiarazi zen herritarrei irekitako lehen konferentzia paneuroparra. Eta Europako herrien inplikazioarekin eta konpromisoarekin seguruenik Europar Batasunaren etorkizuna eratuko du. Konferentzia honek, Europako Parlamentuak arrakastaz sustatuak, ausaz hautatutako europar herritarrak hartzen ditu barne, Europako Parlamentuko kideekin, Europako komisarioekin eta estatuetako ministroekin esertzera eta eztabaidatzera gonbidatzen direnak, baina baita tokiko eta eskualdeko kontseilariak eta gizarte zibileko ordezkariak ere, adibidez sindikatuak.
Eztabaida publiko horiek ez dira pertsona kopuru jakin baten artean egitera mugatu behar 450 milioi biztanleren etorkizuna jokoan dagoen bitartean. Horregatik benetan uste dugu zuek ere prozesu demokratiko honetan sartu behar zaretela. Izan ere, Europaren etorkizuna zuena ere bada. Europaren etorkizuna aztertuko duen Konferentziari buruzko eztabaidak prestatzeko online plataforma sortu da, elkartrukeak eta eztabaidak garatzeko balio duena (https://futureu.europa.eu/)/. Hurbil egoteagatik tokiko eta eskualdeko erakundeak animatu nahi ditugu eztabaida hori agenda publikoan sartzera eta plataforma horretan parte-hartzea sustatzeko eta eraginkorra izateko bideak zabaltzeko; baina, aldi berean, gizarte eta oinarrizko mugimenduak animatu nahi ditugu, euren nazioen estatusean aldaketak sustatzen dituzten gizarte zibiletan antolatuta daudenak. Plataforma ireki hau Europar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan bakarrik dagoen arren, eta ondorioz zuetako batzuei zuen ama-hizkuntzan idazteko eta iruzkinak egiteko aukera kentzen dizue, Konferentziaren etorkizuneko eztabaiden oinarria izango da, eta eztabaida horiek bultzatzeko proaktiboak izan behar dugu.
Gu, estatuetako parlamentuetako eta Europako Parlamentuko kideak, Konferentziako autodeterminazioari buruzko taldeko kideak, gure nazioen eta estaturik gabeko herrien erabakitzeko eskubidearen errespetuaren eta ezarpenaren alde borrokatzen gara, baita prozesu horiei buruzko edozein eztabaida elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez ebaztera bideratutako argitasun-mekanismo bat sortzearen alde ere. Tresna honek ezin dela jarrerarik inposatu, ezta eztabaidarik eragotzi ere, bermatu behar du. Gainera, ziur gaude mundu guztiak entzuna izateko eskubidea izan behar duela. Ondorioz bene-benetan gure etorkizun komuna osatzeko balioko duen ekimen honetan inplikatzera gonbidatzen zaituztegu (https://futureu.europa.eu/pages/getinvolved).
Lehen azaldu dugun bezala, Europaren etorkizunari buruzko Konferentziako eztabaidak plataformatik etorriko dira eta ideia batzuk, bereziki autodeterminazioaren printzipioa, azaleratzea eta gehiago ikustaraztea nahi dugu. Hala, plataforman ideia hori sustatzera gonbidatzen zaituztegu eta "Balioak eta eskubideak, legearen inperioa, segurtasuna" izeneko kapitulua komentatzera. Zuen iruzkinei eta konpromisoari esker gai hau lantaldeetan eta Konferentziaren osoko bilkuretan eztabaidatuko da eta gure esku-hartze eta eztabaida guztietan zuen iruzkinak nabarmentzeko eta azpimarratzeko posizioan egongo gara, gai hau agenda politikoaren lehen lerroan jarriz.
Autodeterminazioaren printzipioa giza eskubide unibertsala da, errespetatu eta aplikatu beharrekoa, eta Europaren etorkizunari buruzko Konferentzia honetan horren alde borrokatzeko konpromisoa dugu. Baina horrela gerta dadin, zuen laguntza eta babesa behar dugu.
BARRENA Pernando – Euskal Herria
GOROSPE ELEZKANO Josune - Euskal Herria
PUIGDEMONT I CASAMAJÓ Carles - Katalunia
SOLÉ Jordi - Katalunia
VAN LOUWE Karl - Flandria