Iragan legegintzaldia gaiztotu zuen ika-mikak ez du aldatu EAJren jarrera. Gure ikuspegitik, politika elkarrizketa eta akordioa da, beti ere herritarren interesen mesedetan. EAJrentzat garrantzitsuena beti izango da herritarren kezkei erantzutea. Horregatik, zurea, gurea dela esatea eslogan bat baino askoz ere gehiago da.
Gure ustez, behar-beharrezkoa da gure herritarrei bermatzea bizimodu duin bati eusteko moduko prestazioak.
Horretan aritu gara, buru-belarri, Madrilen, Kongresuan, aurrekontuak babestea negoziatu dugunean edo Estatuko pentsiodun guztien pentsioak igotzea lortu dugunean. Pentsio guztiak IPC edo KPIren neurri berean igotzea lortu dugu; era berean, alargunen pentsioak % 60 igotzea lortu dugu, 8 puntu guztira. Azkenik, iraunkortasun faktorea indarrean sartzeko epea atzeratzea erdietsi dugu.
EAJ izan zen hobekuntza horiek eskatu zituen alderdi bakarra. Beste inork ez zuen lortu Estatuak amore ematea. Hori bai, orain guzti-guztiek nahi dute aldarrikapen hauen atzean agertu, baina bidezkoa da gogoratzea EAJri esker gauzatu zirela.
Jakin badakigu pentsioen sistemak erreformak behar dituela. Hor daude erronka demografikoak, enplegagarritasuna, soldata baxuak edota lan-prekarietatea. Faktore horiek guztiek zalantzan jar lezakete sistemaren iraunkortasuna.
Nabarmendu behar dugu EAJrentzat pentsioak ongizate sistemaren oinarri nagusietako bat direla. Pentsioei esker, herritarrek bizimodu duina mantentzeko bermea daukate.
Pertsonak dira geure lehentasuna. Horregatik, gizarte politika aurreratuen bitartez, gizarte kohesioa lehenesten dugu. Garapen ekonomikoak eta gizarte kohesioak batera joan behar dute.
Euskadik mugitzen gaitu, Euskadik mugitzen du EAJ. Gizartearen benetako kezkek mugitzen gaituzte
Zurea. Gurea.