Hitzaldia
14Abendua
2015
14 |
Hitzaldia

14-12-2015 Almudena Otaola Vitoria-Gasteiz - Baloreak

Hitzaldia
Abendua 14 | 2015 |
Hitzaldia

Euzko Alderdi Jeltzaleak, gure herriaren baloreetan oinarritutako garapena lantzeko konpromisoa hartzen du. Honako balore hauek izango ditugu gogoan: etika, zuzentasuna, erantzukizuna, elkarlana, pertsonekiko errespetua, gainditzeko espiritua, lana

Kennedyk zera zioen: Ez galdetu zer egin dezakeen zure herriak zugatik. Galdetu zer egin dezakezun zuk zeuk zure herriagatik. Euzko Alderdi Jeltzaleak betidanik izan ditu baloreak. Euskal gizartea baloredun gizartea da. Eta gure balore nagusiena aniztasuna izan behar da. Interes eta sentsibilitateen aniztasuna aitortzea. Elkarrizketan, fede oneko negoziazioa, elkar ulertzea eta akordioa ezinbestekoak dira.

Aniztasuna oinarrizko balorea da. Baina, Espainiako gobernuak oinarrizko balore hori albo batera utzi du. Aniztasuna ukatu eta orain arte ezagutu ez dugun moduko lurralde krisia sortu du.

Aldi berean, krisialdi ekonomikoa modu ankerrean erabili du gero eta arlo gehiago birzentralizatzeko. Behin eta berriro gure autonomia politikoa murrizten saiatzen dira. Nolabaiteko autonomia administratiboarekin konforme geratzea nahi dute.

Horregatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak elkarrekiko aitortzaren aldeko apustua egiten du. Nazio politikoa garela aitortzea nahi dugu. Aldebiko harremanean oinarritutako elkarrizketa nahi dugu, akordioak lortu eta estatus politiko berri bat lortzeko.

Euskal autogobernua ez da eskubide historiko bat soilik. Balore bat ere bada. Orainaren eta gure geroaren jabe izan nahi dugu. Alde bakarreko arriskuak gure gain hartzen ditugu, Ekonomi Itunarekin gertatzen dela bezala.

Demokrazia eta askatasuna gure baloreak dira. Guztion baloreak. Printzipio demokratikorik oinarrizkoenak eskatzen du herritarren gehiengoaren borondatea kontuan hartzea. Horregatik, eragile politikoei eta erakundeei dagokie herritarren borondateari erantzuna emateko bideak negoziatzea.

Batzuek herritarren gehiengoak askatasunez adierazitakoa eta adierazpen askatasuna behin eta berriro ukatu nahi dituzte.

Euzko Alderdi Jeltzaleak ongizate eremu eta ekonomia eredu propioak proposatzen ditu. Egiten dakigula erakutsi dugu. Araban ere egin dugu.

Gizarte kohesioa oso garrantzitsua da guretzat. Horregatik, zerbitzu publikoak garatzen jarraitzen dugu. PP, hain garrantzitsua den kohesioa hankaz gora jartzen ari da enpleguaren kalitatea gutxituz eta oinarrizko zerbitzu publikoak murriztuz. Garapen ekonomiko jasangarriak gizarte kohesioa behar du.

Gobernu onak baloreen errespetua behar du: gardentasuna, zorroztasuna, aurrekontu egonkortasuna, herritarren parte hartzea, seriotasuna, konpromiso etikoa.

Euzko Alderdi Jeltzalea alderdi serioa da. Seriotasuna ezinbestekoa da ustelkeriaren agintaldi honek politikari dagokionez eragindako konfiantza krisia gainditzeko.

Baloreetan oinarritutako garapena lortzeko kultura funtsezkoa da. Kultura gakoa da edozein herrialde aurreratutan. Horregatik ematen diogu hain garrantzi handia hezkuntzari. Gainera, azken lau urte hauetan euskal hezkuntza sistemak hainbat eraso jasan ditu Madrilen aldetik.

Bakea eta bizikidetza ezin aipatu gabe utzi. Rajoyk ez die Lehendakariaren eskaintzei jaramonik egin. Ez dute inolako urratsik egin indarkeriari amaiera ordenatu bat emateko. Lau urte galdu dituzte ETAren amaiera nola kudeatu ez dakitelako. Memoria historikoa modu interesatuan kudeatu dute.

Hala eta guztiz ere, EAJk egunero lan egiten du bakea eta elkarbizitza sendotzeko. Eskua luzatzen dugu honako hauetan oinarrituta elkarrizketan jarduteko: aniztasuna aitortzea, nazio politikoa garela aitortzea, aldebikotasuna onartzea, elkarrizketa, negoziazioa, akordioa, bizikidetzan oinarritutako estatus politiko berria.

Almudena Otaola. Vitoria-Gasteiz. 2015-12-14

(El único discurso válido será el pronunciado por el orador en el acto. Balioa izango duen diskurtso bakarra hizlariak ekitaldian bertan eskaini duena da).

 

PARTEKATU