EBBren ADIERAZPENA URRIAren 25ean
25Urria
2014
25 |
Adierazpena

EBBren ADIERAZPENA URRIAren 25ean

EBBren ADIERAZPENA URRIAren 25ean
Urria 25 | 2014 |
Adierazpena

Gernikako Autonomi Estatutua, Euskadi eta Espainiaren artean hitzartua, eta euskal hiritargoak berretsia, lehen mailako tresna juridikoa izan da, eta euskal hiritarroi ekarri digu gure ongizate sistema propioa eraiki ahal izatea. Autogobernua, beraz, erreferendumean bozkatu zen Lege organikoaren babesean. Horixe da Estatutua. Rajoyk esango lukeen bezala, Estatutua indarrean dagoen legea da, eta legea bete egin behar da.

Baina, hogeita hamabost urte hauetan, lege hau behin eta berriz utzi da osorik bete gabe. Gaur egun, hogei baino gehiago dira Euskadira ekarri gabe dauden eskuduntzak. Hogeita hamabost urte daramatzagu hainbat transferentzia jaso gabe. Eta, gainera, azken aldi honetan, Espainiako Ministroen Kontseiluak ostiralero zapaltzen du Gernikako Estatutua, gure instituzioek jaso duten ahalmena murriztu edo blokeatzen duten legeak eta neurriak onartuz. Arazoa ez da jada konpetentzia gutxiago edo gehiago izatea. Kontua ez da transferentziak burutzea ala ez burutzea. Garrantzitsuena da konfiantza urratu egin dela. Jada ez gara fidatzen Espainiaz. Gernikako Estatutua euskal hiritarrek Espainiarekin adostu zuten hitzarmena izan zen, baina konpromiso hori desitxuratu egin da Espainiak desitxuratu du, uste duelako Gernikako Estatutua eman edo kendu ahal diguten pribilegioa bat dela.

Ez dugu esango Gernikako Estatutua hilda dagoela. Baina, une honetan, egoera honetan, euskal hiritarrok ez dugu Estatutua ospatzeko gogo handirik. Dena den, EAJ-PNVk uste du konponbidea lortzeko aukera dagoela. Baina horrek konpromiso hirukoitza exijitzen digu:

-Lehenengo eta behin, bere etorkizuna erabaki nahi duen subjektua aitortzea.

-Bigarrena, legez ezarri diren konpetentzia eta ahalmenen inguruan hartzen diren erabakietan ez sartzeko konpromisoa.

-Eta, hirugarrena, euskal hiritargoaren borondatea izan dadila edozein marko juridiko-politikoren aldaketaren bultzatzailea.

Eta lan horretan, bidelagun izan nahi duenak, EAJ aurkituko du Eusko Legebiltzarrean sortu den autogobernu ponentzian.

PARTEKATU