Hitzaldia
21Martxoa
2014
21 |
Hitzaldia

Andoni Ortuzarren hitzaldia (Iñaki Azkunaren heriotzaren ostean)

Hitzaldia
Martxoa 21 | 2014 |
Hitzaldia

Egun on danoi,

Bilboko Udaletik gatoz. Hantxe, zinegotzi guztiekin egon gara, eta haien bitartez, Bilboko hiritargo osoarekin partekatu dugu Iñakiri agur esateko momentua.

Momentu latza da hau, gogorra. Horregatik, hain zuzen, are handiagoa da  EAJri heldu zaizkigun adeitasun, maitasun eta dolumin mezuengatik adierazi nahi dugun esker ona.

Eusko Alderdi Jeltzalearen aldetik, berriro ere, Iñaki Azkunari eskaini nahi diogu gure aitortza; eta gure esker ona adierazi nahi diogu,zerbitzu publikoari eman dion bizitzagatik, Alderdiaren esanetara eman duen bizitzagatik.

Gure esker ona ere bada, Iñakiren azken aldi latz honetan, bere ondoan egon diren pertsona guztientzat.
Horietako asko, hemen daude orain; eta, gertatu dena gertatu dela, unearen gogortasunean ere, dena Alkate jaunak nahi zuen eran gertatzea  bermatu dutelako.

Azken finean, Iñaki, berak nahi zuen eran joan delako.

Baina Bilbo ezin da geldirik geratu. Eta Iñaki, hemen egongo balitz, albait arinen lanera bueltatzea exijituko liguke Bilboren aldeko lanera, Bilboko gizon eta emakumeen aldeko lanera.Horregatik atzo, gertatzear zegoena jakin bezain laster gure estatutuen arabera erabakiak hartu behar dituzten barne erakundeak Bizkai Buru Batzarra eta Bilboko Batzarren Artekoa, erabakiak hartzera deituak izan ziren erabaki horien berri, Itxaso Atutxak emango dizue, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

 

PARTEKATU