Hitzaldia
21Urria
2013
21 |
Hitzaldia

Itxaso Atutxa (Parot Dotrina)

Hitzaldia
Urria 21 | 2013 |
Hitzaldia

EAJ-PNVrentzat Albiste ona da Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot Dotrina legez kanpokoa dela ebatzi izana.

ETAk burututako erailketak eta bortxazko jardunak erabat gaitzesten ditugu, eta guztiz higuingarri egiten zaizkigu. Ezin dugu ahaztu   "Parot dotrina" izenez ezagutu dugun salbuespen jardun polizialaren mende egon zirenak kondenatuak izan zirela  krimen arbuiagarriak egiteagatik eta giza eskubideen kontra aritzeagatik, bereziki pertsonek bizitzeko duten eskubidearen kontra egiteagatik.

Dena dela, Euzko Alderdi Jeltzaleak orduan ulertzen zuen era berean  ulertzen du orain giza eskubideen urraketak ezin direla giza eskubideen urraketen bidez borrokatu, justiziaren helburua birgizarteratzea baino, mendeku gosea asetzea izango balitz bezala. Horregatik poztu gaitu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eman duen epaia, Espainiako justiziak  salbuespen egoeran egin duen jarduna inoiz gainditu behar ez zukeen  esparru demokratikora  itzultzeko behar den neurri zuzena delakoan. 

Horregatik guztiagatik Espainiako Gobernuari eta Estatuan indarrean dagoen sistema judizialari eskatu diogu gaurkoan eman den epaia onartzea, bereganatzea eta betetzea, horretara derrigortzen duten nazioarteko hitzarmenak betez. Aldi berean exijitzen diegu, premia osoz, gaur Estrasburgon ezagutzera eman den epai judiziala betearazteko behar diren tresnak martxan jartzea, eta gaur indargabetuta geratu den "Parot dotrina"  baino lehenagotik  ezarri ziren zigorrak beteak dituzten espetxeratuak aske utz ditzatela .

Era berean, EAJk ETAri exijitzen dio, Parot dotrinaren indargabetzearen eragina izango duten presoei Espainiako justiziaren aurrean errekurtsoak aurkeztea baimentzen badie, eta gainerako presoei askatasun bera eman diezaietela, haiek ere, gizarteratzeko bidea zabalduko dieten neurriak erabil ditzaten, bakea  eta  hamarkadetako bortxakeria eta izuak eragin dituen ondorio dramatikoekin amaitzea  nahi duen herrian.

 

 

PARTEKATU