EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko bilera
16Iraila
2013
16 |
Hitzarmena

EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko bilera

EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko bilera
Iraila 16 | 2013 |
Hitzarmena

Hitzarmena


EAJ-PNV eta PSE-EE(PSOE)

ALDERDI POLITIKOEK

EUSKADI MODERNOAGOA, SOLIDARIOAGOA, JASANGARRIAGOA ETA LEHIAKORRAGOA LORTZEKO

IZENPETU DUTEN AKORDIOA

 

 

     

 

 

Lehendakaritzan, 2013ko irailaren 16an

 


 

 

A U R K I B I D E A

 

SARRERA.............................................................................................................. 3

 

LAU HERRI AKORDIO......................................................................................... 6

      1)   Ekonomia produktiboa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko akordioa.. 6

      2)   Fiskalitatea. Iruzur fiskalaren kontrako borroka eta zerga

            sistema berria............................................................................................ 8

      3)   Euskal egitura instituzionalaren berrikusketa eta Administrazioaren

            erreforma, zerbitzu publikoa lehiakorragoa, eraginkorragoa eta

            jasangarriagoa izan dadin...................................................................... 10

4) XXI. Mendeko Ongizatea: Gure gizarte eredua eta oinarrizko zerbitzu

      publikoak mantentzeko akordioa.......................................................... 15

 

AKORDIOARI JARRAIPENA EGITEKO BATZORDEA...................................... 18

 

I. ERANSKINA.- EKONOMIA  ETA ENPLEGUA SUSPERTZEKO AKORDIOA.. 19

                           1) Partekatutako Printzipioak................................................... 20

                           2) Konpromisoa, Ardatzak eta Jarduera Egitasmoak.............. 23

                           3) Aurrekontuen Aurreikuspena

                                (2013-2016 epealdirako Proposamenak)............................. 28

                              Gehigarria................................................................................. 29

 

II. ERANSKINA.-. ZERGA ERREFORMARI, FISKALITATEARI ETA IRUZURRAREN

                           KONTRAKO BORROKARI BURUZ AKORDIOA.................... 32

                           Zergen erreforma Euskadin....................................................... 33

                           Zergen Erreformaren Printzipio Orokorrak................................. 33

                                   Eusko Legebiltzarraeta Zerga Politika Euskadin....................... 36

                           Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio Fiskalaren

                                   Legearen garapena......................................................... 37

                           Iruzur Fiskalaren kontrako jarduerak......................................... 38

                           Elusio fiskalaren kontrako jarduerak......................................... 43

                           Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren

                                   Printzipio Orokorrak.......................................................... 44

                           Sozietateen gaineko Zergaren erreformarako

                                   Printzipio Orokorrak.......................................................... 45

                           Erreforma Fiskalaren Indarraldiaren Klausula............................ 47

                           I. Eranskina.- ZERGA NEURRIAK.................................................. 48

 


SARRERA

 

Euskal gizartea egoera latzean dago gaur egun murgilduta eta, gure inguruko beste erkidegoetan bizi dena bezain gogorra izatera heldu ez den arren, demokrazian eta autogobernuan bizi izan garen urteotan erdietsi ditugun lorpenak erauzteko arriskuan aurkitzen dira une honetan.

 

Europan zabaldu den krisialdi ekonomiko eta finantzarioa bizi dugu bankuek nazioarte mailan arduragabe jardun dutelako, eta esparru politikoaren aldetik bankuen egitekoa eta ekonomia kontrolatzeko arau nahikorik ezarri ez delako.

 

Krisiak eztanda egin zuenean, Europa osoko gobernuek hainbat politika murriztaile jarri zituzten abian, egoera honi aurre egin nahirik. Baina, bost urte geroago, agerian geratu da hiritargoak sakrifizio handiak egin behar izan dituen arren, oraindik ezin dela antzeman krisitik irteteko bidea eta, egoera honetan, indarberritzea geldoa eta mingarria izango dela hainbat hiritarrentzat.

 

Ezin dugu ahaztu, gainera, Europan eta Espainian krisialdiaren ondorioak arintzearren aplikatu diren errezeta ekonomikoek kostata lortu dugun Ongizate estatua eta gizarte oreka larriki murriztu baino ez dutela egin.

 

Hartara, bide horrekin ados ez gaudenok behar besteko neurriak hartu behar ditugu, politika horiei aurre egiteko, eta Ongizate Estatuari eusteko, ongizatea bermatzeko behar diren erreformei ekinaz.

 

Administrazio eskudun guztietan politika antiziklikoak bultzatu behar ditugu, eta ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko apustu irmoa egin behar dugu, bereziki gazteei eta luzaroan langabezi egoeran egon direnei begira.

 

Era berean, kontuan hartu behar da Lan Erreformak eta hitzartutako hitzarmenen indarraldiaren amaierak lan gatazka aldia ekar dezaketela, orain arte ezinezko izan baita enpresarien eta sindikatuen arteko akordioa lortzea, gai hau akordio bidez konpondu ahal izateko.

 

Euskadi ez da errealitate honetatik kanpo geratzen. Mundu globalizatu honetan gu ez gara irla batean bizi, gure sare produktiboaren gihar industrialak eta enpresei azken legegintzaldietan botere publikoen aldetik eman izan zaien laguntasun irmoak Euskadiri egoera hau beste erkidego batzuetan baino hobeto eramaten lagundu dioten arren. Dena dela, errealitate honek ez ditu kezkak uxatzen, milaka euskal familiak beren haragi eta odoletan atzeraldi ekonomikoaren, langabeziaren eta ongizate mailaren galera bizi dutenean. Hala egiaztatu dute egoerak aurkezten dizkigun datu objektiboek.

 

Urteko lehen hilabeteotan BPG-aren %1,9ko beherakada eman da, eta Euskadik gaur egun dituen 150.000tik gorako langabeak dira, seguruenik, politika ekonomiko okerraren ondorio, eta enpresa eta familiei beren proiektuak gauzatzeko orduan zailtasun handiak dakarzkien krisialdiaren emaitza.

 

Ohiz kanpoko errealitatean aurkitzen gara, egoerarik ahulenean aurkitzen diren pertsona eta taldeei eragiten dien krisia bereziki gogor eta luzea delako; horrekin batera, krisiak gizarte desoreka larria kausatu du: epe luzeko langabe taldea dago lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak izango dituenak eta, horrez gain, % 50tik gorako langabezi tasa dago gazteen artean; enpresa batzuk enplegua mantentzeko ahalmena galtzen ari dira eta barne kontsumoa gero eta uzkurtuago dago. Horrekin guztiarekin batera, gero eta baliabide publiko gutxiago daude estatu babeslearen eta justizia sozialaren bermatzailearen funtzioa betetzeko.

 

Egoera kritiko honen aurrean Administrazio Publikoek politika antiziklikoak bultzatu behar dituzte eta jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorrera suspertzeko neurriak hartu behar dituzte, bereziki gazteei eta epe luzeko langabeei begira.

 

Euskadiko administrazio ezberdinetako gobernu gehienak gutxiengo egoeran aurkitzen dira gaur. Egoera okerren dagoen aldi honetan, krisiak gogorren estutzen gaituen honetan, inoiz baino beharrezkoagoak dira akordioak eta eragile politiko, ekonomiko eta sozialen artean adostasun zabalak sortuko dituzten politikak.

 

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k (PSOE) ezinbesteko jotzen dugu Herri Akordioak lortzeko Oinarri hauek adostea, Euskal Hiritargoaren mesederako, krisialditik irten ahal izateko, enplegua sortzeko eta gizarte kohesionatuago, solidarioago eta lehiakorragorako bidean aurrera egin dezagun.

 

Funtsezko helburu hauek lortu ahal izateko, akordio globalaren, ikuspegi zabalaren beharra dugulakoan gaude. Helburu horrek gidatuta adosten ditugu hurrengo lerrootan biltzen diren lau herri akordioak eta hauei lotutako eranskinak.

 

 

 

LAU HERRI AKORDIO

 

1)  Ekonomia produktiboa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko akordioa.

 

Alderdi biok partekatzen dugu gaur egun Euskadiko lehentasun direla ekonomia suspertzea, kreditua ahalbidetzea eta enpresei laguntzea eta enplegua sortzea.

 

Horretarako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Plana bultzatzeko konpromisoa hartu dugu; Eusko Jaurlaritzaren,Aldundien eta Udalen ahaleginak batuko dituen plan globala da, gutxienez, hurrengo jarduera lerroak aurreikusiko dituena:

 

  • Enplegurako proposamen zehatza epe luzeko langabeei eta lan esperientziarik gabeko gazteei zuzendua, talde hauetan aurkitzen diren pertsonak kontratatzeko laguntasunak emanez, eta ahalegin berezia langabezi tasa handienak dauden eskualdeetan eginez.

 

  • Enpresa Pizgarriak emateko Programa abian jartzea, abalen bidez eta Egitasmo kaudimendunekin, Euskadin enplegua sortzen duten, esportazio kontratuak bultzatzen dituzten edo I+G+B balio erantsi handia duten inbertsio egitasmoak martxan jartzeko bidean dauden enpresei finantzaketa bermatzeko.

 

  • Ikerketa eta garapena suspertzeko bultzada antiziklikoa, ezagutza sortzen duen balio erantsia lortzeko esparruan lehiatu ahal izateko. Gure sektore ekonomikoaren hazkundea (enplegua sortzeko ezinbestekoa) ezagutza handiagoaren oinarrian baino ezin izango da egin, eta horrek esportatzen eta beste merkatuekin lehiatzen lagunduko digu.

 

  • Herrialdeetan Erakunde arteko Inbertsio Plana, enplegua sortzen duten azpiegitura estrategiko orokorrak martxan jartzeko (garraioa, etxebizitza, egitasmo zientifikoak, ingurumena, e.a…), lehenagotik aurreikusitako ekimenei jarraipena emanez.

 

  •  “Euskadi Funtsa” sortzea, enpresa ekimen berriei kapitala emateko, zerga tratamendu berezia ezarriz.

 

  • Gutxienez orain arteko dotazio ekonomikoarekin, “RENOVE” egitasmoekin jarraitzea, krisialdi ekonomikoak bereziki kaltetu dituen arlo ekonomiko eta komertzialetan, eta politika publikoek beste arlo batzuk lehenetsi dituztelako alboratuak izan direnetan (makineria, etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa, e.a…), Euskal Autonomi Erkidegoko sektore industrial eta komertzialetako jarduera mantentzen eta sustatzen laguntzeko xedez.

 

  • Eusko Jaurlaritzak behar besteko ekimenak bultzatuko ditu, ugazaberiaren sektoreak eta sindikatuek Euskadin negoziaketa kolektiboari buruzko akordioak lor ditzaten.

 

  • Suspertze Ekonomikorako eta Enplegua sortzeko Planerako, 2014, 2015 eta 2016 urteotan, luzatutako aurrekontuan aurreikusi diren baliabideez gain erabiliko da akordio honen bidez abian jarri nahi den zerga erreforma eta iruzurraren kontrako ekimen honetatik eta beste neurri batzuen bidez lortuko diren baliabideen % 50.

 

 

 

2) Fiskalitatea. Iruzur fiskalaren kontrako borroka eta zerga sistema berria.

 

Zerga sistema bidezkoagoa, progresiboagoa eta eraginkorragoa lortu behar dugu, eman behar duenak dagokion neurrian eman dezala. Horretarako:

 

  • Alderdi biek adostu dute Eusko Legebiltzarrak, Harmonizazio, Koordinazio eta Lankidetza fiskalerako dituzten eskumenekin ados, euskal zerga sistema berriaren ildo nagusiak eztabaidatu eta adostea, hiritarren arteko egiazko berdintasuna lortze aldera. Akordioak Herrialde Historikoetako Batzar Nagusietara eramango dira, eta alderdi biek hartu dute horiek defendatu eta babestuko dituztelako konpromisoa.

 

  • Eusko Jaurlaritzak lau hilabeteko epean Zergen Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazioari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legea garatzeko proposatuko diren arauak egingo ditu, Euskadiko Zerga-Kideketarako Sailak harmonizatu gabe dituen elementuei dagokienez. Proposamenak Eusko Legebiltzarrera eramango dira lortu nahi den helbururako.

 

  • Iruzur eta elusio fiskalaren kontrako borroka da arlo honetako lehentasuna. Horretarako, Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokari ekiteko Batzordea sortzea adostu dugu. Batzorde honek Iruzur fiskalaren kontrako Borrokarako Plan Bateratua egingo du hiru Herrialde Historikoen eta Gobernuaren parte hartzearekin

 

-         Plan hau urtero egingo da, eta bere kasuan Foru Ogasunak ikuskatzeko plan berezi eta osagarriak erantsiko zaizkio, eta jarduera eta emaitzak ebaluatzeko helburuak ezarriko ditu. Hauen berri emango da urtero Batzar Nagusietan eta Legebiltzarrean.

 

-    Alderdi biok adostu dugu ezinbestekoa dela Hiru Foru Ogasunen arteko lankidetza. Lankidetza hori sustatzeko xedez, administrazio eskudunen arteko lankidetza Hitzarmenak ezartzeko bultzada emateko konpromisoa hartzen dugu, informazioa elkarren artean trukatzeko sistema egonkorra ezartzeko. Aipatu Hitzarmenetan aurreikusiko dira hartu-emana egiteko terminoak, tributu datu baseen denbora errealeko interkonexio informatikoa barne,betiere behar besteko lege bermeak zainduz.

 

Esandako helburuak lortzeko, hiru Foru Ogasunen artean denbora errealean beren eskumeneko jarduera fiskaletarako beharko duten informazioa eskuratzeko beharko den zerga datu baseen interkonexioak gutxienez izango du 2011ko maiatzaren 11n  Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Estatuko Zerga Administrazio Agentziaren artean 481/2011 Foru Agindu bidez izenpetu zuten Hitzarmenaren intentsitate eta eduki berbera.

 

      Alderdi biek hitza ematen dute hiru Foru Aldundien artean egingo den  negoziaketak eta izenpetuko diren hitzarmenak 2014ko lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen gauzatuko direla, eta zerga datu base ezberdinen arteko interkonexio informatikoa ahalik eta eperik laburrenean egongo dela martxan.

 

 

 

3)  Euskal egitura instituzionalaren berrikusketa eta Administrazioaren erreforma, zerbitzu publikoa lehiakorragoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dadin.

 

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) eta Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE)-PSOE ezinbesteko jotzen dugu euskal erakunde sare eraginkor eta lehiakorragoa izatea, bikoizketak eta teilakatzeak saihestuko dituena, eta hiritargo osoari zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiko dizkiona.

 

Horregatik uste dugu gure erakunde egituraketaren azterketa sakonari ekin behar diogula, kontraste lanaren ondoren arlo juridiko eta legalean egokitzeko, Eusko Legebiltzarrak 2013ko urtarrilaren 24an onartu zuen Legez Besteko Proposamenarekin ados. Proposamenak zera ezartzen du:

 

"Eusko Legebiltzarrak, hiru hilabeteko epean, batzorde txostengilea eratuko du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan diharduten administrazio publiko guztien eskumenak aztertzeko.

 Batzorde horretan Gernikako Autonomia Estatutuan, Lurralde Historikoen Legean eta, gaur gaurkoz, onartzeke dagoen udal legean oinarritutako erakunde egituraren analisia burutuko da; hartara, lege hori onartzea lehentasunezkoa izango da legealdi honetan. Eta hori guztia, kasuan, erakunde publikoak arautzen dituen egungo araudia errealitate politiko, ekonomiko eta sozialera egokitzeko, betiere, hiritarren zerbitzurako tresna eraginkor eta dinamikoagoak bilatzeko helburuarekin.

Era beran, batzorde txostengile honek aztertuko ditu egon daitezkeen funtzionamendu eta koordinazio arazoak. Halaber, euskal Administrazio publikoa osatzen duten erakundeen artean eman daitezkeen bikoiztasunak ez ezik, erakunde horien eta Espainiar Gobernuaren Administrazioaren artean egon litezkeenak ere aztertuko ditu".

 

 

ZERA ADOSTEN DUGU:

1.- Aurreko legegintzaldian bikoiztasun eta disfuntzioei buruz hasi zen azterketa burutzea, gure erakunde sarea euskal gizarteak une honetan dituen beharrizan eta inguruabarretara egokitzeko.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak txostena egingo du dagokion batzorde txostengileari hurrengo bilkura aldian bidaliko zaiona, eta txosten honetan aztertu, kontrastatu eta osatuko dira IX. Legegintzaldiaren markoan aurkeztu diren hausnarketak. Txostena egin ahal izateko, aurretik EAEko erakunde guztiei galdegin beharko zaie, eta indar berezia jarriko zaio erakunde esparru bakoitzaren mugaketari eta orain arte Euskadin funtzionatzen duten administrazio publikoetan garatu den kudeaketan antzeman diren tirabira, bikoiztasun eta eragingabetasun puntuak aztertzeari.

 

2.- Euskal administrazio ezberdinek kudeatzen duten sektore publikoa dimentsionatzea, erakunde sarea sinplifikatzeko jarduera, helburu eta epeak aurreikusiz, Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu dituen antzeko irizpideekin. Erakunde bakoitzean helburu hori lortzeko plan bereziak jarriko dira abian, zerbitzu publikoen prestazioaren eraginkortasuna hobetze aldera.

Helburu horiek guztiak lortzeko, eta erakunde esparru ezberdinen artean beste prozesu gurutzaturen bat suspertzeko, betiere alde bien akordioa beharko delarik, alderdi biotako legebiltzar taldeek eta batzarkide taldeek kasu bakoitzean beharko diren ekimenak gauzatzeko konpromisoa hartu dute.

 

3.- Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) eta PSE-EE Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSOE) erakunde guztietan behar besteko akordioak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, zilegitasuna, bideragarritasuna eta eraginkortasuna egiaztatzeko behar besteko azterketak egin eta gero, progresiboki, enpresa publiko berean jarduera sektore berean edo antzekoan lan egiten duten enpresa publikoak sartzeko.

 

4.- Ahal den lasterren, Udal Lege Egitasmoa Eusko Legebiltzarrean aurkeztea, 2014ko bigarren bilkura aldian eztabaidatu eta onartu ahal izateko.

Zentzu horretan eta edukiak ezagutzea ahalbidetzeko eta errazteko, eta behar den adostasun maila lortzeko bidean, Eusko Jaurlaritzak hitza ematen du legebiltzar taldeen eskura jarriko dituela aurretiaz EUDELekin adostu diren zirriborroak, Eusko Legebiltzarrari bidali beharreko aurreproiektua onartu baino lehen.

 

5.- Lege egitasmo honek Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortzea aurreikusiko du –honen barruan EAEn funtzionatzen duten hiru erakunde esparruan integratuko dira– eta bere funtzio eta eskumenek dagokien isla izango dute Herri egituraketa instituzionalaren inguruan egingo den legerian.

 

6.- Herrialde Historikoen Legea eguneratzeari/modifikatzeari ekitea, eta puntu hauetan bildu diren irizpideetan oinarritutako modifikazioak islatzeko behar diren lege aldaketak egitea.

HHL-Herrialde Historikoen Legearen modifikazio/eguneratzeari buruzko eztabaida eta onarpena 2015eko abendua baino lehen egingo da. Modifikazio/eguneratze horretarako ekimen legegilea Eusko Jaurlaritzari dagokio eta PSE-EE-ri emango dio horren berri. Erakunde sistemari koherentzia osoa ematearren, aurkezpen eta eztabaida jadanik eratuta dagoen batzorde txostengile barruan egingo da. Batzorde txostengile honek zainduko du egitasmo horren tramitazioa behar bezalako arintasunez egiten dela, behin betiko onarpena aurretiaz ezarri den epe barruan egin dadin.

 

7.- Funtzio Publiko eraginkor eta kalitatezkoarekin behar den konpromisoa hartuko da, mugikortasun, malgutasun eta produktibotasunaren igoerarako irizpideak sartuz eta Euskal Administrazio Publikoen arrazionalizazio eta modernizazioa gauzatuz. Euskal Funtzio Publikoaren Lege egitasmo berria Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da, Eusko Jaurlaritzak berriki onartu duen egutegi legegilearekin ados, 2014ko bigarren seihilekoan.

 

8.- Euskal Administrazio Publikoaren Legeak, beste helburu garrantzitsuen artean bermatu beharko du hiritarrek informazioa eskuratzen dutela, eta Eusko Jaurlaritzarentzako gardentasun printzipioak finkatu beharko ditu. Halaber, aurreko legegintzaldian Gobernu Irekia izateko abian jarri zen eredua sendotzeko lana egingo du, IREKIA eta Open Data-ren garapenarekin jarraituz. Esandako Lege Egitasmo hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da 2014ko lehen seihilekoan.

 

9.- Euskal hiru administrazio mailen arteko hitzarmenak egitea eta izenpetzea, hiritarrentzako Leihatila Bakarra lortze aldera.

 

 

 

4) XXI. Mendeko Ongizatea: Gure gizarte eredua eta oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzeko akordioa.

 

Akordio honen sinatzaileok zerbitzu publikoak defendatzeko eta beren eraginkortasuna hobetzeko apustua egiten dugu, hiritargoaren beharrizanei erantzuteko eta denon berdintasuna bermatzeko ezinbesteko tresna direlakoan.

 

  • Oinarrizko politika eta zerbitzu publikoak (Hezkuntza, etxebizitza, osasuna, gizarte politikak, e.a) eta hartzaileak zeintzuk diren zehaztea eta negoziatzea, elkarren artean adostuta beharrezko politikak zeintzuk diren ezarriz. Zentzu honetan, EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k (PSOE) adostu dute Zerbitzu Publikoen Karterari buruzko Dekretua onartuko dutela katalogoko zerbitzu guztiak barnean hartuko dituena eta osoko eragina 2016 urtean izango duena. Dekretu hau, behin adostuta, 2014ko lehen seihilekoan onartuko da. Horretarako, memoria ekonomikoa egingo da, gaur egun Euskal Administrazio Publiko ezberdinek ematen dituzten zerbitzu publikoetarako aurrekontua ezartzeko. Datu hori argi izanik, legea bere osotasunean garatzeko behar diren zerbitzuak islatuko dituen mapa egingo da. Mapa honek zerbitzuen beharrizan erreala aurreikusiko du beharrizan hau ezaguna denean, eta proiekzio zentzuduna aurreikusiko du zerbitzu berriak diren eta oraindik datu errealen bidez ezagunak ez direnetarako.

 

  • 2014 urterako bermatuko da, luzatutako aurrekontuan Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Politiketako zerbitzuen funtzionamenduari eusteko ezarri den finantzaketa bera.

 

  • Gure gizarte babesaren orain aldiko eta geroko jasangarritasuna bermatzeko hitzarmena, XXI. mendeko euskal gizartearen beharrizanei erantzuna emateko eta gizarte kohesioa mantenduz.

 

  • Kalitatezko hezkuntza eta osasun sistemaren eboluzio eta garapena, aurretik egon diren gobernuek hezkuntzaren alorrean (hirueletasuna, Eskola 2.0. eta Lanbide Heziketa) eta osasunaren esparruan (kronikoen estrategia, lehen arreta zerbitzuaren garapena eta inbertsioari, erietxeko arreta, ikerketa eta berrikuntza) abian jarritako egitasmoetan oinarrituta.

 

  • Behar besteko erreformak ahalbidetzea, Zerbitzu Publikoen erabilera jasangarriagoa eman dadin Gobernuaren aldetik eta administrazio guztiekin.

 

  • 2008 urtean legeak aurreikusten ez zituen kopago neurriak arbuiatzea, eta baliabide gutxien dituztenek kopago horiei aurre egiteko laguntasunak izan ditzaten.

 

  • Herri Dirubideen Euskal Kontseilu barruan proposatu eta defendatuko da Erakunde arteko Funtsa sortzea, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarteratze Sistemaren kohesio eta kalitatea bermatzeko.

 

 

  • Mendeko akzioekin, lehentasunezko akzio edo/eta mendeko ekarpen finantzarioekin gertatu denaren ondorioz kaltetuak izan diren pertsonentzako konponbidea bilatzeko neurriak bultzatzen jarraitzea.

 

 

 

EAJ-PNV-k eta PSE-EE-k (PSOE) uste dugu erreforma fiskalarekin, iruzurraren kontrako borrokarekin eta agiri honetan biltzen diren beste neurri batzuekin, gainerako beste sarrera eta baliabide batzuk lor litezkeela, eta  baliabide hauek 2014-2016 epealdian, gutxi gora behera, 1.500 milioi euro izan daitezkeela. Sarrera hauetatik Eusko Jaurlaritzari dagokion zatia agiri honetan aurreikusi diren politikak finantzatzeko lehenetsiko da.

 

I. Eranskinak 2014-2016 epealdian garatzeko, Suspertze Ekonomikorako eta Enplegua sortzeko aurreikusten duen planerako, 5.740 milioi euroko dotazioa ezarriko da. Kopuru honetatik, 1.860 milioi euro izango dira abal eta bermeetarako eta, esandakoaz gain, egitasmo honek jasoko du Eusko Jaurlaritzari zergen erreformatik, iruzur fiskalaren kontrako borrokatik eta agiri honetan aurreikusten diren beste neurrien bidez lortuko diren dotazioen %50. Kopuru hau 550 milioi eurokoa izango da.

 

Laburbilduz, Planari atxikitako baliabideen bolumen osoa 6.290 milioi eurokoa izango litzateke.

 

 

 

EAJ-PNVk eta PSE-EEk (PSOE) babesa emango diote Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuarekin egingo den negoziaketan 2013rako ezarriko den defizitaren malgutzea %1,3ra hurbiltzea eta hurrengo urteotan %1eko portzentajera hurbiltzea lortzeko.

 

 

 

 

AKORDIOARI JARRAIPENA EGITEKO BATZORDEA

 

Akordioari Jarraipena egiteko Batzordea eratuko da, eta EAJ-PNV eta PSE-EE (PSOE) alderdi biek ordezkari bina izendatuko dituzte. Aukeratutako ordezkari instituzional hauek Batzorde horretan parte hartuko dute alderdi biek egoki jotzen dutenean.

 

Batzordearen bilerak alderdi biek deituko dituzte beharrezko jotzen duten guztietan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

I. ERANSKINA

 

EKONOMIA ETA ENPLEGUA SUSPERTZEKO AKORDIOA

 

 


EKONOMIA ETA ENPLEGUA SUSPERTZEA

 

 

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzaleak eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialistak uste dugu ezinbesteko lehentasuna dela ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, Euskadiko gaur egungo ehun eta berrogeita hamar mila gorako langabeei soluzioak emango badizkiegu. Alderdi biok partekatzen ditugu hurrengo analisi eta printzipioak:

 

 

 

1)  PARTEKATUTAKO PRINTZIPIOAK

 

  1. Ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea da Euskal Erakundeen eta Akordio hau izenpetu dugun alderdion lehentasun gorena. Printzipio honetatik abiatuta adierazten dugu Euskadi ekonomikoki indartsua eta sozialki kohesionatua lortzeko helburuarekin, enplegua dela euskal gizarte osoaren eskakizuna; eta, beraz, enplegu hori bultzatzeak eta mantentzeak izan behar du eragile ekonomikoen eta sozialen konpromisoa.

 

  1. Enplegua ez da aldagai askea, kanpoko hainbat faktoreren ondorioa da, eta faktore hauek  harremana dute estatuko zein nazioarteko egoera ekonomikoarekin; aldi berean, zerikusia ere badu euskal enpresen lehiakortasunarekin, nazioartekotzearekin (eta ondorioz, Euskadik esparru globalean duen kokapenarekin), prestakuntzarekin, inbertsio publikoetarako egiten den politikarekin, berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta langabeak lan munduan sartzeko egiten diren politikekin. Hauek politika guztiak dira Gobernuak ekonomia eta enplegua suspertzeko estrategia globalaren bidez, eta jarduerarako ohiko aurrekontuen oinarrian sustatu behar dituenak.

 

  1. Oraingoa bezalako egoera larrian, ekonomia eta enplegua suspertzeko jarduera arruntez gain, ezinbestekoa da zerga erreformatik, iruzurraren kontrako borrokatik eta beste ekimen batzuetatik lortuko diren baliabideak ekonomia bultzatzeko eta enplegua sortzeko programetan erabiltzea, agerian egon dadin enpresen lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko –gazteen artean bereziki– egiten den ahalegina.

 

  1. Larrialdi egoera honek Gobernuaren, Foru Aldundien eta Udalen arteko lan bateratua eskatzen ditu eta, era berean behar ditu, Estatuan eta Europan enplegua sortzeko aurreikusten diren funtsak.

 

  1. Aurrekontu arruntaren barruan garatu beharreko egitasmo berezi edo osagarriek enplegua izango dute helburu,lan munduratzea ahalbidetuko duen jarduera ekonomikoa sortuaz, bereziki gazteen artean, hezkuntza mundutik lan mundura igarotzen lagunduko duten lan esperientzia praktikoen bidez, eta nazioarteko esparruan lanean ari diren gazteak erakarriaz.

 

  1. Errealtasun-printzipioak eskatzen du defizitaren malgutzetik eta erreforma fiskaletik sor daitezkeen baliabideak aurrekontu ahalmenetara egokitzea. Printzipio honetan oinarrituta, gure erantzukizuna da gizarteari konpromiso handiak baina egingarriak planteatzea, egiazko muga ekonomikoen eta aurrekontuen arabera gauzatu ahalko direnak.

 

  1. Garatuko diren neurri eta ekimen berriak, ezinbestean, suspertze ekonomikora eta enplegua sortzera bideratuko dira zuzenean. Arlo honi dagokionez, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Planean, egitasmo ezberdinetarako jarriko diren funtsen onuradun zuzenak izango dira langabezian dauden pertsonak; zentzu honetan, abian jarri beharko diren laguntasun eta koordinazio neurriak oraingo egiturek hartuko dituzte eta beharko diren langabeek lagunduta. Pertsona hauek kontratatzeko orduan,plan berezia egingo da plan orokorraren barruan. Zentzu honetan, zalantzarik ez dago "gazte bermea" lortzeko helburuak %100ean bete ahal izateko, behar besteko babesak sortu beharko direla, prestakuntza aldia amaitzen duten guztiak egitasmo honen onuradun izan daitezen.

 

                                                      

Printzipio hauetan oinarrituta, ekonomia eta enplegua suspertzeko AKORDIO partekatua proposatzen dugu, hurrengo konpromiso eta jarduera ardatzak aurreikusiko dituena.

 

 

2) KONPROMISOA, ARDATZAK ETA JARDUERA      EGITASMOAK

 

KONPROMISOA

 

Urte anitzeko (2014-2016) Plana ezartzea, ekonomia eta enplegua suspertzea bultzatzeko, bereziki Gobernuaren aurrekontuetan aurreikusiko dena.

 

 

ARDATZAK ETA JARDUERA EGITASMOAK

 

Aurreko paragrafoan ekonomia eta enplegua suspertzeko aurkeztu dugun Urte anitzeko Plana, hurrengo ardatz eta jarduera ekimenen bidez gauzatuko da:

 

A.   Inbertsioaren eta berrikuntzaren aldeko neurriak       (teknologikoa eta teknologiaz kanpokoa)

 

            1. Inbertsio publikoak sustatzea, enplegua sortzeko eta suspertze ekonomikoa lortzeko tresna delakoan. Halako inbertsioen artean, bereziki aurreikusiko dira nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko zuzenduak, izaera bultzatzaile eta enplegu sortzailea dutelakoan.

 

            2. Berrikuntza babestea, bereziki teknologiaren eta enpresaren esparruan, Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko iturritzat hartuta. Honek suspertze ekonomikoa ekarriko du kalitatezko enplegu egonkorrak sortzea ahalbidetuko duena. Kontuan hartuko da,bereziki, ekimen enpresarialetara zuzenean lotutako garapen teknologikoei laguntzeko azpiegiturak (ez higiezinak) martxan jartzeko lankidetza.

 

            3. Nazioartekotzea sustatzeko ekimenaz gain, tamainagatik, ekonomia edo inguruko Enpresa txiki eta Ertainak bultzatzeagatik Euskadirentzat izaera estrategikoa duten enpresa egitasmoak barnean hartzen duen sektore industriala bultzatzeko estrategia garatzea.

 

 

B.  Enpleguaren aldeko neurri solidarioak.

 

            4. Euskal Gazte Bermea. 2013ko apirilaren 22an Europar Batasunak eman zuen Gomendioa zorroztasunez betetzeko helburuarekin, Euskadiko eragile ekonomiko, sozial eta instituzional guztiak kontuan hartuko dituen politikak gauzatuko dira: nazioartekotze bekak (atzerrian praktikak aurreikusten dituen formaziorako), "Lehen Aukera" atzerrian dauden euskal enpresetan praktika kontratuak, sektore gainerakorretan prestakuntza eta praktika kontratuak eta langabezi prestazioa kapitalizatzeko programa.

Egitasmo hauek bultzatzeko eta jarraipena egiteko, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Ikastetxeetan eta Unibertsitateetan gaur egun dauden zerbitzuak erabiliko dira. Lehen urteko jardunaren balorazioaren ostean, zerbitzu horiek indartzeko beharra aztertuko da, kualifikazio egokia duten langabeak kontratatuz.

 

            5. Esparru publiko eta pribatuaren arteko estrategia garatzea, nazioartean lan esperientzia izan ondoren, Euskadira itzultzen diren gazteei kalitatezko enplegua bermatzeko.

 

            6. Eskualdeetako enplegu planak garatzea, udalekin eta beste eragile batzuekin batera, Landa Garapenerako Planetara zuzendutako atal berezia aurreikusiz. Plan hauek besteak beste aurreikusiko dute kontratazio zuzena udalek egitea, Gobernuaren eta langabezi tasa handienak dituzten udalen arteko hitzarmenak eginez.

Plan hauek itzuliko ez diren diru laguntasunen bidez lagunduko dira, eta talde zehatz batzuentzat diru laguntasun hauek koste osoaren %100ekoak izango dira.

Kontratazioak gutxienez izango dira 6 hilabetekoak eta gehienez 18 hilabetekoak; helburu nagusi izango dute interes sozialeko eta orokorreko lanak egitea, eta udalerri bakoitzeko langabe kopuruaren arabera banatuko dira. Gutxienez, kontratu bat bermatuko zaie Euskadiko bataz bestekoaren %50etik gorako langabezi tasa duten udalerriei.

 

            7. Ekonomia hurbila laguntzeko egitasmo berezi eta zehatza, hirugarren sektorera zuzendua, merkataritza, turismoa eta ostalaritza bereziki. Arreta berezia jarriko da negozioaren ardura belaunaldi berriak hartzen duen jardueretan eta enpresaren eskualdatzea gertatzen den kasuetan, eta herri guneetan merkataritza suspertzeko ekimenetan.

 

            8. Prestakuntzazko eguneratzera zuzendutako egitasmoak eta bigarren aukera emateko egitasmoak sustatzea, bereziki langileria murrizteko, aldi baterako edo lana desagertzeko EREen eraginez kaltetuak izan diren pertsonentzat .

 

 

C.   Ekintzailetza eta tokian tokiko ekimena laguntzeko neurriak.

 

            9. Kultura ekintzailea eta gazte ekintzailetza sustatzea eta diskriminazio positiboa egitea industria kultural eta sorkuntzazkoei lotutako enplegu arlo berrien alde, eta ingurumenarekin (green jobs), arreta sozio-sanitario arloarekin (white jobs) eta informazio eta komunikazio teknologiekin (blue jobs) harremana duten enpresen alde.

 

            10. Pyme eta mikro-pymeei finantzatzen laguntzeko tresnak sustatzea eta administrazio publikoen aldetik abal eta bermeak ematea, besteak beste zirkulatzailearen finantzaketa, finantza erakundeekin eta elkarren bermerako sozietateekin lankidetzan; finantza erakundeekin enpresak finantzatzeko hitzarmena, gobernuaren abalarekin; Gobernuak Luzarorekin dituen finantza egitasmoak, enpresetako inbertsioetarako eta finantzak finkatzeko; abal publikoen bidez, enpresa egitasmo bultzatzaileei laguntasuna emateko egitasmoa; eta Ekarpeni laguntasun finantzarioa emateko neurriak, mailegu parte-hartzaileak emateko eta parte hartze-eragiketak bultzatzeko, eragin bultzatzailea duten inbertsio handiko egitasmoetan.

Halaber, 25 langile baino gutxiagoko enpresetako langileei zuzendutako programa jarriko da abian, enpresako kapitalean parte hartzeko aukera ahalbidetzeko. Aldi berean, enpresa egitasmo bideragarria eta etorkizunerako proiekzioduna duten langile autonomo eta ekintzaileei zuzendutako mailegu linea berezia irekiko da.

 

            11. Maileguak ematea ahalbidetzeko, Euskadi Funtsa ezarriko da, parte hartze pribatuei begira, enpresa ekimenetarako (kotizatu gabeko enpresak), kapitalean gehienezko 60.000 euroko kopurua ezarriz eta enpresetako langileen parte hartzea ahalbidetzeko egitasmo barruan. Parte hartze hauek zerga tratamendu berezia izango dute, zergak arintzeko aukeraren bidez.

 

            12. Gutxienez orain arteko dotazio ekonomikoarekin, “RENOVE” egitasmoekin jarraitzea, krisialdi ekonomikoak bereziki kaltetu dituen arlo ekonomiko eta komertzialetan, eta politika publikoek beste arlo batzuk lehenetsi dituztelako alboratuak izan direnetan (makineria, etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa, e.a…), Euskal Autonomi Erkidegoko sektore industrial eta komertzialetako jarduera mantentzen eta sustatzen laguntzeko xedez.

 

            13. Enplegua mantentzeko zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko egitasmoa martxan jartzea. 25 langile baino gutxiagoko enpresei zuzenduta egongo da, langileekin adostuta, lan jarduna eta soldata murriztea suposatuko duten neurriak barnean hartuko dituen bideragarritasun plana abian jarrita, eta Eusko Jaurlaritzak bere eskumenen barruan neurri hori babestuta.

 

            14. Herrialdeka azpiegitura orokorretan eta estrategikoetan (garraioa, etxebizitzak birgaitzea, zientzia edo ingurumen arlokoak) erakunde arteko plana ezarriko da, enplegua sortzen laguntzeko eta aurretik aurreikusitako ekimenei jarraipena emanez.

 

 

3) AURREKONTUEN AURREIKUSPENA

    (2013-2016 EPEALDIRAKO PROPOSAMENAK)

 

Eranskin honek 2014-2016 epealdian garatzeko, Suspertze Ekonomikorako eta Enplegua sortzeko aurreikusten duen planerako, 5.740 milioi euroko dotazioa ezarriko da. Kopuru honetatik, 1.860 milioi euro izango dira abal eta bermeetarako eta, esandakoaz gain, egitasmo honek jasoko du Eusko Jaurlaritzari zergen erreformatik, iruzur fiskalaren kontrako borrokatik eta agiri honetan aurreikusten diren beste neurrien bidez lortuko diren dotazioen %50. Kopuru hau 550 milioi eurokoa izango da.

 

Laburbilduz, Planari atxikitako baliabideen bolumen osoa 6.290 milioi eurokoa izango litzateke.

 

 

GEHIGARRIA

 

 

Ekonomia eta enplegua suspertzeko kapitulu barruan, tratamendu berezia merezi dute izaera estrategikoa duten eta akordioaren zirriborroan aurreikusten diren aurreko neurriak indartzeko ezinbesteko jotzen diren inbertsio eta azpiegiturek, berezko garrantzia dutelako eta politika publikoak indartzen eta herrialdea antolatzen laguntzen dutelako.

Inbertsioak hurrengo hauek izango dira:

 

A)   Donostialdeko Metroa. (Lurrazpiko ibilbidea) Lugaritz-Easo lotura egitea (2014-2020). Ibilbidea modifikatzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak elkarrizketak izango ditu Akordio hau izenpetzen duten alderdiekin.

 

B)     Euskotren: Amaña-Ardantza ibilbide zatia. Lan-aldia 2013tik 2015eko lehen hiruhilekora arte.

Lanak 2015eko lehen hiruhilekoan amaitzeko konpromisoa .

 

C)   Ermuko trenbide saihesbidea. Lanak egiteko egutegia: 2014-2017.

 

D)   Eibarko erietxea. Lanak 2014-2016 epealdian egiteko konpromisoa, Osakidetzaren eta Eibarko Udalaren laguntasunarekin.

Azpiegitura hau Osasun Sailak eginiko azterketaren arabera dimentsionatuko da eta PSErekin batera adostuko da. Egitasmo honek hasiera batean aurreikusitakoez gain, zerbitzu sozio-sanitario osagarriak hartzeko aukera emango du.

 

E)     Bio-Gurutzeta Institutua: Eraikina egiteko lanak hasiko dira Carlos III.a Institutuak Ikerketa Institutu gisa egiaztatu ondoren.

 

F)      Portugaleteko Buenavista Osasun Zentroa, Portugaleteko Alkatearekin inaugurazioa aurten egiteko hartu den konpromisoa betetzea.

 

G)   Arabako Unibertsitate-erietxea. Arabako Unibertsitate-erietxea Sortzeko Plana eta Erreforma eta Handitzeko Gida-Plana aurkeztea, Vitoria-Gasteizko gaixo kronikoei arreta emateko oheak Santiago Erietxean bateratuz, beste osasun prestazio batzuekin batera. Gida-PLana betetzeko, oraingo legegintzaldia gaindituko duen Urte Anitzeko Plana ezartzea.

 

H)    Bilboko Metroko 3. Linea. Linea honetako lanen garapena arintzea Bizkaiko Foru Aldundiaren Laguntasunarekin eta lanak egiteko egutegia ezarriz.

 

I)       Etorbizi. Ermuan Etorbizi Egitasmoa mantentzea, Euskal Osasun Berrikuntza eta Ikerkuntza Fundazioaren barruan sartuz, eta fundazio honetatik egitasmoak koordinazioan kudeatuko dira.

 

J)      Pasaia. Pasaiako Badia birgaitzeko laguntasuna ematea. Portuko Agintaritza mantentzea eta Portuari interes orokorreko izateko duen kategoria mantentzea, kanpoko portu berriaren garapena burutzeko baldintzak ematen ez diren bitartean; horrez gain, gestioa EAEra ekartzea sustatzea.

 

K)     Zumarraga. Lana egiteko konpromisoa, eta kanpoko kontsultak emateko zerbitzua martxan jartzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

II. ERANSKINA

 

ZERGA ERREFORMARI, FISKALITATEARI ETA IRUZURRAREN KONTRAKO BORROKARI BURUZ AKORDIOA

 

 


Zergen erreforma Euskadin

 

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzaleak eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euzkadiko Ezkerrak Euskadin zerga sistema bidezkoagoa, progresiboagoa, eraginkorragoa eta nahikoa lortu nahi dugu, honakoak ahalbidetuko dituena:

Bakoitzak dagokiona ordain dezala. Erakunde ezberdinen arteko lankidetza eta lan koordinatuaren bidez iruzurraren kontrako lana egitea, kontrol, koordinazio eta ikuskaritza neurriak ugarituaz.

Gehiago duenak gehiago ordain dezala, zerga eredu progresibo eta eraginkorra defendatuz, zergei buruzko araudiak egiazko diru sarreren arabera ordaintzea saihesten lagun ez dezan, eta onura fiskal desegokiak ezabatuz.

Fiskalitate nahikoa, politika publikoei eusteko eta euskal ongizate sistema bermatzeko aukera eman diezagun.

Euskadin harmonizatutako fiskalitatea izan dadila, euskal hiritarren tributazioetan presio fiskal baliokidea bermatuko duena.

 

Zergen Erreformaren Printzipio Orokorrak

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euzkadiko Ezkerra alderdiok uste dugu fiskalitatea tresnarik garrantzitsuena dela berdintasun, solidariotasun eta justizia sozial handiagoa lortzeko eta gizarte bidezkoagoa erdiesteko, zeinetan hiritarrik abandonatuta egongo ez den. Fiskalitate honek balio du zerbitzu eta prestazio publikoak mantentzeko behar besteko baliabideak izateko, aberastasuna biztanleriaren artean egokiro banatzeko, eta hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea bultzatzeko.

Oraingo krisi ekonomiko eta finantzarioak eragin kaltegarriak ekartzen dizkio zerga bidez lortzen diren diru sarrerei; ondorioz, baliabide urriagoak daude, bereziki jarduera ekonomikoak behera egin duelako. Gertaera honi lotuta, kontuan hartu behar dira legezko justizia eta berdintasuna hausten dituzten iruzur poltsak, baliabide publikoak urriago izatea eragiten duen elusio fiskala eta inguruko zerga sistemen eboluzioa. Horren aurrean, gastu publikoaren eraginkortasuna hobetzeko ahalegina kaltetu gabe, akordio honen sinatzaile diren alderdiek ezinbesteko jotzen dute, elkarrekin, Euskadiko Autonomi Erkidegoko zerga politikaren norabide berriari ekitea, erakunde esparru eskudunak errespetatuta, iruzur fiskalaren kontrako borrokarako neurri eraginkorragoak ezarriko dituena eta enplegua sortzen duen jarduera ekonomikoa bultzatuko duena, gure ekonomiaren suspertzea babestu eta diru bilketa eta finantza kopuru nahikoa emango duena politika publikoen eta euskal ongizate sistemaren jasangarritasuna bermatzeko.

Zentzu honetan, alderdi biek proposatu dute  Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek elkarrekin lan egitea Euskadiko Zerga-Kideketarako Erakunde barruan, Herrialde Historikoetako Batzar Nagusietan, beren eskuduntzen jardunean, zergen erreformari ekin diezaioten honako jarduera lerroetan oinarrituta:

a)     Talde-konpromisoa lortzea, zerbitzu publikoak mantentzeko eta bermatzeko beharrei aurre egiteko, hiritargo osoari aukera berdintasuna eskaintzeko.

b)     Hiritargoaren erantzunkidetasuna sustatzea iruzurraren kontra borrokatzeko.

c)     Zergen zama zergadunen artean egokiro eta modu bidezkoan banatzea, hiritar bakoitzaren ekarpena bere errenta mailaren eta ordaintzeko gaitasunaren arabera egin dadin.

d)     Arauzko modifikazioak egitea, oraingo zerga sistemak elusio fiskala eragotzi dezan eta errenta handienek ekarpenik handiena egitea susta dezan, dena delakoa errenta horien jatorria.

Halaber, Euskadiko Autonomi Erkidegoko zerga politikak honako ildo nagusi hauei jarraituko die:

1.- Ekitate, progresibotasun, solidariotasun, nahikotasun eta eraginkortasun helburuak lortzeko bidean aurrera egingo duen zerga sistema osatzea, zergadunen artean zamak eta baliabide fiskalen banaketa handiago eta hobea ahalbidetuko duena, eta politika publikoak eta euskal ongizate sistema mantentzeko behar diren baliabideak lortzen lagunduko duena.

2.- Nagusiki PYME enpresek osatzen duten sare produktiboaren lehiakortasuna indartzea, eta aberastasuna eta enplegua sortzea, oraingo krisi ekonomikoaren ondorioak gainditzeko dugun beharrari erantzunez.

3.- Iruzur fiskala murriztea eta desagerraraztea, hori baita hiritarren solidariotasunaren egiazko porrota. Horretarako, Euskal Autonomi Erkidegoko esparru instituzional osoa inplikatuko dugu.

4.- Justizia Administrazioarekin batera, zerga arloko delituak jazartzeko lanari ekitea.

5.- Oro har, gure zerga ordenamenduko figura ezberdinetan honako helburu hauek lortzeko neurriak hartzea:

a)  elusio fiskalerako aukerak, horretarako arrisku handienak dituzten jardueretan, zergadun bakoitzak bere egiazko gaitasun ekonomikoaren araberako ekarpena egin dezan.

b)  ingurumenaren jasangarritasuna eta biziraupena sustatzea.

6.- Gure ordenamenduko gainerako zerga figuretan egin daitezkeen erreformak Zerga-kideketarako Sail barruan adosteko konpromiso interinstituzionala, Herrialde Historikoetako Erakundeen artean behar den koordinazioa, zergen harmonizazioa eta elkarrekiko lankidetza zainduz .

 

Eusko Legebiltzarra eta Zerga Politika Euskadin

Autonomi Estatutuko 41.2.a artikuluan, Kontzertu Ekonomikoaren Legearen 1.4 artikuluan eta Herrialde Historikoen Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoarekin ados, eta Harmonizazio, Koordinazio eta Lankidetza Fiskalerako Legeak agindutakoa betetzeko, PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialistak eta EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzaleak uste dute Euskadik zerga sistema harmonizatua behar duela, Euskal Autonomi Erkidegoko hiritar guztientzat presio fiskal berdintsua bermatuko duena, Euskadiko erakunde guztiek partekatuko duten zerga politikari erantzungo diona eta, aberastasuna hiritarren artean birbanatzeaz gain, zerbitzu publiko duin eta kalitatezkoak emateko behar besteko baliabideak dituen gizartea oinarrituko duena.

Alderdi biek adostu dute Eusko Legebiltzarrak, Harmonizazio, Lankidetza eta Lankidetza Fiskalerako dituen eskuduntzekin ados, euskal fiskalitatearen ildo nagusiak eztabaidatzea eta adostea, hiritarren artean egiazko berdintasuna lortze aldera. Akordio hauek Herrialde Historikoetako Batzar Nagusietara eramango dira eta alderdi biek akordio horiek defendatzeko eta babesteko konpromisoa hartu dute.

Alderdi biek hitza eman dute fiskalitateari buruzko gai bakarreko Osoko Bilkura egingo dutela, akordio honetan ezarritako irizpideekin erlazionatutako edozein zerga modifikazio onartu baino lehen.

 

Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio Fiskalaren Legearen garapena

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalearen eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren aburuz, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek, Euskadiko Zerga-Kideketarako Sailaren barruan, maiatzaren 30eko Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio fiskalaren  3/1898 Legea garatzeko behar diren lan teknikoak burutzea, behar besteko arauzko xedapenak honako printzipio orokorren arabera egiterik egon dadin:

1º) Herrialde Historiko bakoitzeko zerga erregimena mantentzeko, ezartzeko eta arautzeko ahalmena Herrialde Historiko horretako Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiei dagokie, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian, Euskadiko Autonomia Estatutuko 41.2.a) artikuluan eta forutasunaren ezinbesteko muina den Euskadiko Autonomi Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoan aurreikusitakoarekin ados. Maiatzaren 30eko Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio fiskalaren 3/1989 Legean bildutako eskuduntzak kaltetu gabe, betiere.

2º) Euskadiko Zerga-Kideketarako Erakundeak txostena egin beharko du maiatzaren 30eko Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio Fiskalaren 3/1989 Legeak aipatzen dituen zerga figura guztien inguruan. Bertan aztertuko da Herrialde Historiko bakoitzeko araudiaren artean dagoen harmonizazio maila, eta argi eta garbi azalduko dira harmonizaziorik eza antzeman den oinarrizko elementuak eta egoki joko diren beste koordinazio eta lankidetza fiskaletakoak .

3º) Eusko Jaurlaritzak lau hilabeteko epean egingo ditu maiatzaren 30eko Harmonizazio, Lankidetza eta Koordinazio Fiskalaren 3/1989 Legea garatzeko beharko diren arauzko proposamenak, Euskadiko Zerga Kideketarako Erakundeak harmonizatutzat jo ez dituen oinarrizko elementuen inguruan. Proposamen hauek Eusko Legebiltzarrera eramango dira, bilatzen diren helburuetarako .

 

Iruzur Fiskalaren kontrako jarduerak

PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra eta EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea alderdiek uste dute beti eta toki oro, baina batez ere une honetan Euskadin bizi dugun krisi aldi ekonomikoan, Erakunde Publikoek eskura dituzten legezko neurri guztiak erabilita, iruzur fiskalaren kontrako borroka aktiboari ekin behar diotela, sistema  legitimatzeko eta hiritarren ardurakidetasuna bilatzeko .

Hartara, erakunde arteko lankidetza indartzeko beharra ikusten dute, ekimen bateratuen egitasmo bidez, iruzur fiskalaren kontrako lana egiteko eta martxan jarritako neurriak eta beren eraginkortasuna aldiro ebaluatzeko. Horretarako, honako neurri hauek proposatzen dira:

 

  1. 1.    Iruzur fiskalaren kontrako Borrokarako Batzordea osatzea.-

Batzorde hau iruzurraren kontrako Egitasmo Bateratua egiteko arduraduna izango da, Zerga-Kideketarako Erakunde barruan hiru Herrialde Historikoen eta Eusko Jaurlaritzaren parte hartzearekin. Plan hau, urtero egingo da eta, bere kasuan, Foru Ogasunak ikuskatzeko plan berezi eta osagarriak erantsiko zaizkio, eta jarduera eta emaitzak ebaluatzeko helburuak ezarriko ditu, eta hauen berri emango da Batzar Nagusi guztietan eta Legebiltzarrean.

 

  • Iruzurraren kontrako Borrokarako Batzordea lan talde teknikoa izango da eta 4 kidek osatuko dute: 1 Eusko Jaurlaritzakoa, Ogasun Saileko Titularrak izendatua, eta Foru Aldundietako bana, dagokion Foru Ahaldunak ikuskaritza zerbitzuetako finantza ikuskatzaileen artetik izendatua. Batzorde honen erabakiak aho batez hartuko dira.
  • Iruzur fiskalaren kontrako borrokarako Batzordearen egitekoak honakoak izango dira:

-       Iruzur Fiskalaren kontrako borrokarako Plan Bateratua egitea, bere irizpide orokorrak ezarriz eta Foru Aldundiek egin beharreko jarduera koordinatuak zehaztuz.

-       Plan Bateratuaren oinarrizko jarduerak zehaztea. Edozein kasutan, barnean hartuko ditu informazioa jasotzeko ekimenak, prebentzio ekintzak eta arautzeko eta kobratzeko jardunak.

-       Ikuskatzeko urteko Planak hobetzeko eta zerga informazioa jasotzeko sistemak hobetzeko proposamenak egitea.

-       Euskal Autonomi Erkidegoan ematen den iruzur fiskalari buruzko urteko txosten integratua egitea, Plan Bateratuan aurreikusitako jardueren eraginkortasuna, emaitzak, eta burutze maila ebaluatzeko. Txosten honetan sartuko dira Foru Ogasunen arteko informazioa elkar trukatzeko dauden tresnen ebaluazioa eta interkonexio informatikoa hobetzeko proposamenak. Txosten hori  argitaratu egingo da.

  • Batzordeak urtean bi ohiko bilkura egingo ditu gutxienez, bakoitzeko akta agiria egingo du eta erabakiak aho batez hartuko dira.

-       Bilera egingo da, printzipioz azarorako aurreikusi dena, eta bertan ezarriko dira hiru Foru Aldundiek hurrengo urtean burutuko dituzten eragiketa edo jarduera sektore zehatzetarako irizpideak eta jarduera koordinatuak.

-       Beste bilera bat egingo da, printzipioz maiatzean egiteko pentsatu dena; eta hartan, aurreko urteko emaitzen ebaluazioa  eta momentuko urteko Planeko emaitzen jarraipena egingo da, egoki joko diren zuzenketa-neurriak hartzeko xedez.

-       Eusko Legebiltzarrak eta Batzar Nagusiek Iruzur Fiskalaren kontrako Borrokarako Esparru-Plana osatzen duten irizpideei eta emaitzen eboluzioei buruzko behar besteko informazioa emango dute.

 

  1. 2.    Foru Aldundien arteko Hitzarmenak, zerga-bilketa helduetarako informazioa elkar trukatzeko.-

Foru Aldundien arteko harremanen oinarrian behar den elkarrekiko lankidetza esparruan, Lankidetza Hitzarmenen bidez adostuko da informazioa elkarren artean trukatzeko sistema egonkorra, bakoitzaren eskuduntzen jardunean.

Esandako Lankidetza Hitzarmenetan informazioa elkar trukatzeko terminoak aurreikusiko dira, hauen artean, tributuen datu baseen interkonexioa, Kontzertu Ekonomikoaren 2007ko uztailaren 20ko Batzorde Mistoaren hamazortzigarren akordioan sartu ziren 2006ko maiatzaren 18ko akordioetan ezarritako prozedura, eta une honetan elkar trukatzen den informazioa hobetzeko eta osatzeko balioko duten ekimenak.

Halaber, behar besteko joko diren ekintzak gauzatuko dira, gaian eskumenak dituzten erakundeen artean zerga alorreko informazioaren elkar trukatzea hobetzeko eta osatzeko, zergen datu baseak denbora errealean komunikatzea eta informatikoki konektatzea martxan jartzeko, informazioa elkar trukatzeko sistema egonkor eta elkarrekikoak ezarriz, oraingoak estandarizatzeko eta elkarren artean konektatzeko aukera emango dutenak, emango diren aurrerapausoak kaltetu gabe, etorkizunean informazio gehiago elkar trukatzeko aukera egon daitekeela kontuan hartuta, behar besteko lege bermeak zainduz, betiere.

Helburu hauek lortzeko, hiru Foru Ogasunen artean denbora errealean beren eskumeneko jarduera fiskaletarako beharko duten informazioa eskuratzeko beharko den zergen datu baseen interkonexioak gutxienez izango du 2001ko maiatzaren 11n Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Estatuko Zerga Administrazio Agentziaren artean 481/2011 Foru Agindu bidez izenpetu zuten Hitzarmenaren intentsitate eta eduki berbera. Alderdi biek hitza eman dute hiru Foru Aldundien artean egingo den negoziaketak eta izenpetuko diren hitzarmenak 2014ko lehen hiruhilekoa baino lehen gauzatuko direla, eta zergen datu base ezberdinen arteko interkonexio informatikoa ahalik eta eperik laburrenean egongo dela martxan.

 

3.  Iruzur fiskalaren kontrako borrokan, giza baliabide eta baliabide material gehiago jartzea.-

Euskal Zerga-Administrazioek, beren ahalmenen arabera eta antolaketan beharko diren aldaketak eginik, zerga-ikusketa unitateetako giza baliabide eta baliabide material gehiago jartzeko neurriak hartuko dituzte, iruzur fiskalaren kontrako borrokaren eraginkortasuna eta emaitzak hobetzeko xedez.

 

Elusio fiskalaren kontrako jarduerak

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euzkadiko Ezkerra alderdiek ulertzen dute Euskal erakundeek zergei buruzko araudia mantendu, eguneratu eta sakondu behar dutela, hurrengo printzipio orokor hauetan oinarrituta:

1º) Zerga-sistemak eskura dituen tresnen eraginkortasuna etengabe ebaluatu behar du, disuasioa indartzeko eta hiritarren arteko bizikidetzaren printzipiorik behinenak urratzen dituzten iruzur praktikak eragozteko.

2º) Etengabe aztertu behar da zerga-alorreko zigor-erregimenaren eraginkortasuna,bere zabalera osoan, eta bereziki auto-kitapenak edo aitorpenak ez aurkeztuz eta Zerga-Administrazioaren jarduera eragotzita egiten diren arau-hausteei buruz .

3º) Zerga zorra kobratzeko bermeak areagotzea, erantzukizun solidario eta subsidiarioko egoerak indartuz, hau da,  administratzaileen eta lotutako ingresatu gabeen eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kengarria aplikatu zaien atxikipenenekin,  zergadun lotuen artean Balio Erantsiaren gaineko zergagatik jasanarazi diren ingresatu gabeko kuotekin, eta zergadunei mailegu ez lehenetsiak ordaintzen dizkieten konkurtso administrariekin erlazionatutakoak .

4º) Informazioa emateko derrigorra areagotzea, orain arte ardura horretaz salbuetsita dauden talde zehatz batzuentzat, besteak beste salbuetsitako eragiketekin erlazionatutakoak, atzerrian dauden ondasun eta eskubideak eta eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Errentaren eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren alorrean, zergadun horientzat kontrol fiskalerako ezarri diren tresnak besteren konturako langileentzat ezarri direnen parekide izan daitezen.

 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Printzipio Orokorrak

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiek hitza eman dute Herrialde Historikoetako Batzar Nagusi ezberdinetan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren erreforma integralaren aldeko botoa emango dutela. Indarren sartuko da 2014ko urtarrilaren 1ean, hurrengo printzipio orokorretan oinarrituta:

1º) Zergaren gehikortasuna handitzeko neurriak sartzea, gastu orokorretara egiten den ekarpena, proportzioaren arabera egin beharrean, errenta gaitasunaren arabera izan dadin, hau da, zenbat eta errenta edo ahalmen ekonomiko handiagoa izan, orduan eta ahalegin handiagoa eskatu behar zaio.

2º) Ekarpen pertsonala zergadunaren ahalmen ekonomiko errealaren arabera egiten dela bermatzeko neurriak hartzea, aurreikuspen objektiboetako erregimenak eta moduluetakoak aztertuz eta salbuespen batzuen aplikazioa mugatuz.

3º) Zerga tratamenduen neutraltasuna bermatzeko neurriak sartzea, Zergaren oinarria handituz, orain arte zergarik ezarri ez zaien errentekin alderatuta.

4º) Araudian aurreikusitako zerga-onuren eraginkortasuna igotzeko eta zerga ondo aplikatzen dela kontrolatzeko neurriak sartzea.

5º) Zerga-araudiak bilatzen dituen helburuen kontrako jarduerak burutzeko asmoa kentzeko eta zergaren ekitate maila igotzen laguntzeko neurriak hartzea, besteak beste errendimendu irregularren tratamendua modifikatzea edo mugapen eta zuhurtasun batzuk sartzea, aurreikuspen sozial osagarriaren alorrean.

6º) Zergaren egituraren modifikazio teknikoak, orain aldira eguneratu behar diren arauak berrantolatuz.

 

Sozietateen gaineko Zergaren erreformarako Printzipio Orokorrak

EAJ-PNV Euzko Alderdi Jeltzalea eta PSE-EE (PSOE) Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiek hitza eman dute Herrialde Historikoetako Batzar Nagusi ezberdinetan Sozietateen gaineko Zergaren erreforma integralaren aldeko botoa emango dutela, 2014ko urtarrilaren 1ean hasiko diren ekitaldian indarrean sartu ahalko dena, hurrengo printzipio orokorretan oinarrituta:

1º) Enpresen kapitalizazioa indartzeko neurriak hartzea, funts propioak handitzeko, oinarrituta dauden egituren tratamenduari  eta zorpetzea erabiltzeko beharra murrizteari lotuak, ekintzailetzari laguntzea barne.

2º) Mikro-enpresei arreta ematea, enpresa egitasmoak martxan jartzeko eta garatzeko lana errazteko, zerga-koste zuzen eta zeharkakoak murriztuz, etekinak enpresaren ahalmen eta dimentsioa handitzeko inbertsioan erabiltzea sustatuz, eta zergak ordaintzeko sistema sinplifikatuz.

3º) Patenteen ustiapenaren  eta ikerkuntza eta garapen jardueren beste emaitzen zerga-tratamendua sustatzea.

4º) Gastu zehatz batzuen kengarritasuna mugatzea, besteak beste merkatu irizpideei ez dagozkien egituretakoak edo pertsona juridikoen bidez gauzatzen diren ondare kudeaketakoak, eta aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboetarako konpentsatzeko  eta kuota nahikoa ez delako aplikatzerik ez dagoen dedukzioak aplikatzeko gehienezko denbora mugak ezartzea.

5º) Sozietateen gaineko Zergaren erregimen bereziak berraztertzea, jatorriz ezarri zitzaizkien helburuak gaur egun betetzen ez dituztenak indargabetzeko eta eguneratzea behar dutenak eguneratzeko.

6º) Kuotari aplikagarri zaizkion kengarriak berraztertzea, Zerga barruan enpresen kapitalizazioa bermatzeko, enplegua sortzeko eta Euskadin ekonomia aurreratua eta jasangarria ezartzeko egiazko eraginkortasuna erakusten  dutenak  baino ez mantentzeko.

7º) Zerga kuota ezartzeko orduan, zerga pizgarrien aplikazioa arrazionalizatzea, zerga oinarri positiboak dituzten enpresek kuota likidoa kengarri bidez murrizterik izan ez dezaten, ikerkuntza eta garapen eta berrikuntza teknologiko gastuei dagokienean salbu, enpresa mota bakoitzaren araberako gutxieneko zerga oinarriaren gaineko gutxieneko tipoaren azpitik .

8º) Zergaren sistematika eta egituraketaren modifikazio teknikoak, Europar Batzordeak ECOFINEN  tramitatzen ari den Zuzentarau-proposamenean gomendatu dituen neurriak sartuz.

 

ERREFORMA FISKALAREN INDARRALDIAREN KLAUSULA

Zerga eta tributu sistemari eraginkortasuna ematen dion gako funtsezkoenetako bat da jarduera ekonomikoan egonkortasuna eta ziurtasuna sortzeko duen gaitasuna. Hortik dator, hain zuzen, denboran irauteko duen ahalmena dela zergadunei segurtasun juridikoa eta konfiantza bermatzen  dien zerbait.

Zentzu horretan, akordio honen sinatzaile EAJ-PNV eta PSE-EE (PSOE) alderdiek 1. eranskinean aurreikusten diren zerga eta tributuen eguneratzeak errespetatuko dituztelako hitza ematen dute, gutxienez oraingo legealdi autonomikoak irauten duen bitartean. Horretarako, talde biek konpromisoa hartu dute erakunde eskudunetan –Batzar Nagusietan– ez dutela ekimenik bultzatuko edo babestuko, akordio honen bidez onartu diren irizpideak modifikatuko dituztenak.

Egoera ekonomikoak gaur adostutako zerga politikan aldaketaren bat egitea gomendatuko balu, modifikazio hori proposatzen duen alderdiak beste alderdiari galdegingo dio eta nahi den aldaketa harekin adostuko du, eta hori gaurko egunez lortu den akordio honen "nobazio" joko da. Erreforma horrek, bere kasuan, Zerga Kideketarako Erakunde barruan harmonizatu beharko da, dagokien Batzar Nagusietara eramateko eta bertan onartzeko.


 

I. ERANSKINA

ZERGA NEURRIAK

 

----------------------------------------------------

 

 

A)   PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, ezinbesteko jotzen dugu ekitate, gehikortasun, neutraltasun, gardentasun eta sinplifikazio printzipioak indartzea, eta horien guzien arteko oreka lortzea. 

Jarraian proposatzen diren neurriek zergan antzeman diren desberdintasunak zuzentzeko daude eta erreferentzia gisa dituzte zerga sistema arautu beharko duten oinarrizko printzipioak, gehien duenak  gehiago eman dezan gastu publikoak ordaintzek, eta gehikortasun printzipioa, gastu orokorrei egiten zaizkien ekarpenak era proportzionalean kalkulatu behar ez direla ezartzen duena, hau da, zenbat eta errenta edo ahalmen ekonomiko handiagoa izan,orduan eta  ahalegin handiagoa eskatu behar da.

Adostutako neurriak:

a.1) Tarifa Orokorra: Tarte berriak sartzea, hau da, %46koa 91.370 €tik gorako likidazio-oinarrietarako, %47koa 121.820€-tik gorako kopuruetarako eta %49koa 177.650 €tik gorako likidazio-oinarrietarako.

a.2) Aurrezkien tarifa: %21eko tributazioa likidazio-oinarrien lehen 15.000€etarako, %23koa hurrengo tarterako eta %25ekoa gainerakoetakorako.

a.3) Errenta irregularren integrazio portzentajeen berrikusketa, 300.000 €etarainoko muga ezarriko da integrazio murrizturako. Kopuru horretatik gorakoei Tarifa Orokorra aplikatuko zaie.

a.4) Kaleratzeagatiko kalte ordaina: 180.000 €tan jartzen da salbuetsita geratzen den kopurua.

a.5) Ohiko Etxebizitzaren tratamendua:

  • Mailegu fiskala 36.000€tan mantentzea.
  • Erregimen orokorra %18koa izango da eta %20ra igoko da gazteentzat eta familia ugarientzat.
  • Urteko zerga pizgarria murriztea; horrela, urteko gehienezko kopuru kengarria 1.530 €tara mugatzen da, eta  1.700€koa  da gazteen eta familia ugarien kasuan.
  • Etxebizitzaren alokairua: %20koa erregimen orokorrean 1.600€ko mugarekin. Familia ugarientzat %25 2000€ko mugarekin. 

a.6) Aurreikuspen Sozial Osagarrien Planetako ekarpen eta prestazioen tratamendua :

  • Aurreikuspen sozialerako sistemetan eginiko ekarpenen gaineko kengarria: enpresetako muga 8.000 €koa da eta 5.000€koa norbanakoen planetarako. Ekarpenak osorik ez du 12.000€ko kopurua gaindituko.
  • Bost urterik behin, zerga oinarrian Integrazio portzentaje murriztuak aplikatzeko aukera ematen duen araua ezabatzea.
  • Gaur egun 52 urtetik gorako pertsonentzat dauden igoerak kentzea.
  • Erretiratzeko adinera heltzean, ekarpenen kengarritasuna kentzea.
  • Ekitaldi berean jasotako edo erreskatatutako ekarpenen dedukzioa eragoztea.

a.7) Moduluak: aurreikusitako diru-sarreren moduluetako erregimen barruan dauden jarduerak kentzea, lehen sektore osorako aurreikuspen zuzen sinplifikatuan oinarritutako erregimen berria ezarriz.

a.8) Jarduera Ekonomikoen errendimenduak:

  • Gastu batzuen kengarritasuna mugatzea (autoak, jatetxeak, opariak, ordezkaritza …).
  • Etekin negatiboak beste errenta tipo batzuekin ez konpentsatzea .

a.9) Adinagatiko kengarria: kendu egingo dira 30.000€tik gorako errentetan.

a.10) Dohaintzan ematen denagatiko kengarria. %20an ezartzen da kentzeko portzentajea, aplikatzeko mugarik gabe eta lehenetsitako jardueretarako oraingo erregimena mantenduz.

a.11) Langileek enpresan parte hartzen dutelako kengarria. Langileek enpresetan parte hartzea bultzatzeko eta ahalbidetzeko, Euskadi Funtsak zentzu berean ezarritakoarekin ados, %10ean ezartzen da kontzeptu horretan kentzen den portzentajea, urteko muga 1.200 eurokoa izango delarik. Hori dena kengarri hori aplikatzeko behar diren zerga baldintza gehigarriak kaltetu gabe, hau da, kotizatu gabeko baloreak, Pyme izatea, erosketaren iraupenerako epea , e.a...

 

B) SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA

Gure enpresek beren jardun produktiboa garatu behar duten testuinguru globalean eta oraingo egoera ekonomikoa kontuan harturik, beharrezko gertatzen da Sozietateen gaineko Zergaren erreforma, gure produkzio sarearen indartzea eta lehiakortasuna lortzeko, eta aberastasuna eta enplegua sortzea erdiesteko, honako arau eta neurrien bidez:

b.1) Zergaren Tipo Orokorra %28an uzten da eta %24koa izango da PYME-en kasuetan. Halaber, Kooperatibetarako tipo bereziak mantenduko dira.

b.2) Sozietateen gaineko Zergaren Erreforma Integralaren printzipio orokorra izango da Sozietateen gaineko Zergan zerga-oinarri positiboak lortzen dituzten enpresek Gutxieneko Tributazioa jasan beharko dutela hurrengo parametro hauen arabera:

1º) Kuota likidoaren gainean kengarriak aplikatzea, zerga-oinari positiboak lortzen dituzten Sozietateen gaineko Zergadunen kuota ezartzeko, salbuetsita daude  Ikerkuntza eta garapena eta berrikuntza teknologiko esparruko gastuak (I+G+b); oro har, benetako kuota hori ezin da  zerga oinarriaren 100eko 13a baino txikiagoa izan .

Dena dela, enpresa txiki edo mikro-enpresen kasuan, esandako kengarri horiek aplikatzeagatik kuota likidoari egiten zaion murrizketak ezin du eragin benetako kuota zerga oinarriaren ehuneko 11 baino txikiagoa izatea

Kooperatiben kasuan, portzentaje hauek izango dira %9koa  eta %8koa, hurrenez hurren.

Halaber, Sozietateen gaineko Zergan murriztutako beste tipoen arabera tributatzen duten erakundeen kasuetan, portzentaje hori zehaztuko da Sozietateen gaineko Zergaren tipo orokorrean tributatzen duten erakundeetarako ezarri den proportzio berean, eta salbuetsita daude, ondare-sozietateen kasuak (aurrezki-tarifaren arabera tributatzen dute) eta talde-inbertsio erakundeen kasuak (%1eko tipoan tributatzen dute).

2º) Ekitaldian Kontratu Mugagabea duten langile kopurua mantentzen edo igotzen duten zergadunentzat, aurreko zenbakian aipatzen diren portzentajeak (bi puntutan murriztuko dira) honako hauek izango dira:

a)    Izaera orokorrarekin, zerga-oinarriaren %1.

b)    Enpresa txikietan edo mikro-enpresetan, zerga-oinarriaren %9.

c)     Kooperatibetan, %7a eta %6a, hurrenez hurren.

b.3) Enpresen Kapitalizazioa indartzeko neurriak, zeintzuk funts propioak igotzeko egituren tratamenduak diren, eta zorpetzera jotzeko beharra txikitzea, enpresen etekinak jardueran bertan inbertitzea sustatuz, mozkinak banatu gabe, enpresa proiektu berrien garapenean parte hartzea, ekintzailetza babestea eta  mozkinak berdintzeko gordekinak ezartzea sustatzea, ziklo ekonomikoaren joan etorrien aurrean egitura finantzario sendoagoa lortze aldera.

Zehatzago esanda,

  • Mozkinak berdintzeko gordekina emaitzaren %10eko kopuruarekin (%15 pyme eta mikro-enpresentzat), zerga oinarriaren %15eko urteko limitearekin. Gordekin hau oinarri negatiboak konpentsatzeko baino ez da erabiliko eta,bere kasuan, bost urtetan zergaren oinarrian integratu beharko da.
  • Mozkin banagarritik datozen kopuruen % 60ko murrizketa eragingo duten jarduera produktiboa eta ekintzailetza sustatzeko gordekin berezia, kopuru horiek esandako gordekin horretan sartzen direnean. Gordekin hori ezin izango da erabili eta hiru urtetan aktibo finko berritan, ingurumen arloan, ekintzailetzan, bussiness angels delakoetan eta abarretan gauzatu edo erabili beharko da. Gordekinaren kopurua zerga oinarriaren %45era mugatuko da .
  • Urtean %10eko garbian haziko diren funts propioen aukera kostearen konpentsazio gordekina. Interes nozionala .

b.4) Mikro-enpresei arreta emango zaie enpresa egitasmoak garatzen laguntzeko, koste fiskal zuzen eta zeharkakoak murriztuz, mozkinak ahalmena eta dimentsioa handitzeko ekimenetan inbertitzea sustatuz, tributazioa sinplifikatuz .

  • Mikro-enpresen definizioa: 2 milioi eurotik beherako eragiketa bolumena eta 10 langile, Mikro-enpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz  Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an eman zuen 2003/361/CE Gomendioarekin ados.
  • Zehatzago:
  1. Zerga mota: 100eko 24koa.
  2. Aktiboak batera amortizatzeko aukera, eta horretarako ezarriko da 100eko 25eko portzentajea.
  3. Gastu-forfait-en 100eko 20ko kengarria aplikatzeko aukera, dimentsioari lotutako zailtasunak konpentsatzeko.

b.5) Patenteen ustiapenaren eta Ikerkuntza eta Garapen jardueren beste emaitzen zerga-tratamenduaren berrikusketa.

  • Ikerkuntza,garapen eta berrikuntza jardueretarako, oraingo zerga pizgarria mantentzea; era berean, patenteen ustiapenari zerga onurak mantentzea. azken hau 100eko 5eko zerga pizgarria sartuz, enpresa barruan bere esfortzu ikertzailearen bidez eragin direnetarako, jarduera ekonomikoan erabiltzen badira, betiere. 

b.6) Gastu batzuen kengarritasuna mugatzea.

Gastu zehatz batzuen kengarritasuna mugatzean oinarritutako neurriak hartzea, gastu hauek jarduera ekonomikorako duten garrantzia zalantzan jartzen den kasuetarako. Honakoak dira neurriak:

  • Ordezkaritza edo harreman publikoetarako gastuen 100eko 50 (ostalaritza, bidaiak eta joan-etorriak), eragiketen bolumenaren gehienezko 100eko 5eko mugarekin .
  • Ibilgailuekin erlazionatutako gastu guztien 100eko 50eko portzentajea (turismo automobilak, ziklomotoreak eta motozikletak), urteko gehienezko mugekin .
  • Ez zaie kengarria aplikatuko sozietateetan sartutako gastu pribatuak.
  • Ez zaie kengarria aplikatuko 2.500€tik gora esku dirutan eginiko ordainketen gaineko araudia bete gabe ordainduko diren gastuei .

b.7) Erregimen Bereziak ezabatuko dira. Zerga sinplifikatzeko markoan, erregimen bereziak mugatzea adostu da, behar denean erregimen orokorrera sartuz, hurrengo erregimen hauetan behar besteko egokitzapenak egin ondoren:

  • Enpresak Sustatzeko Sozietateak.
  • Garapen Industrialeko Sozietateak.
  • Higiezinen Merkatuan Inbertsio Sozietate Kotizatuak (SOCIMIak).

b.8) Erregimen bereziak birformulatzea. Antzeko helburu horrekin, honako hauek aplikatzeko baldintzak berraztertuko dira:

  • Etxebizitzak alokatzeko erakundeak .
  • Ondare-Sozietateak. Kontuan hartu beharko da PFEZn adostutako Aurrezki Oinarriari ezarritako tarifa berria.
  • Interes Ekonomikoa duten Elkarteak.
  • Atzerriko baloreak edukitzeko Erakundeak.

Egoera hauetan eta Sozietateen gaineko Zerga barruan mantentzea erabaki diren edo erregimen orokorraren barruan dauden erregimen berezien egoeran, horiek aplikatzeko mugak zehaztu behar dira zergak ordaintzeko derrigorretik ihes egiteko erabili ez daitezen, zentzu horretan arriskurik antzeman den  elementuetan aplikatzeko baldintzak gogortuz.  

b.9) Kengarri batzuk mantentzea, pizgarri izateko duten ahalmen handiagatik, sare produktiboa mantentzeko duten garrantziagatik eta jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorrera suspertzeko helburuei laguntzen dietelako:

  • Ezohiko aktibo berrietan inbertitzea .
  • Ingurumena zaintzea eta hobetzea .
  • I+G+b .
  • Enplegua sortzea .

Kengarri hauen zenbatekoa, I+G+b arloko kengarriaren kasuan salbu, kuotaren %45era mugatuko da. I+G+b arloko kengarria kontrolatzeko eta jarraipena egiteko lana bereziki zorrotza izango da, kengarri hori era ezegokian erabiltzen ez dela ziurtatzeko.

b.10) Kengarri zehatz batzuk ezabatzea, pizgarri modura eraginkortasun eskasa dutelako:

  • Inbertsio produktiboetarako gordekina.
  • Ondare kulturala babestea.

b.11) Onura fiskalak mugatzea:

  • Merkataritza funtsa: kengarria mugatuko da eta %20tik %12,5era igaroko da.
  • Zerga oinarri negatiboak, mailegu fiskalak, iragaitzazko aldiak, e.a...: halako jardueretarako 15 urteko aldia ezartzea .

 

C) ONDORENGOTZA ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGA

Zuzeneko senideen arteko ondorengotza kasuetan 100eko 1,5eko tipo finkoa proposatzen da, eta 400.000 €tan ezarriko da gutxienez salbuetsita geratzen den banakakoa.

Ezkontideen  eta  ondorengo eta  arbaso zuzenen arteko dohaintzetarako 100eko %1,5eko tipo finkoa proposatzen da.

 

D)    ONDAREAREN BESTERENTZEA

100eko 7ko tipo orokorra proposatzen da, oro har, besterentzeetarako, indarrean dauden berezitasunak mantenduz.

 

 

E)     ZERGA FIGURA BERRIAK

1.- Azken denboretan, estatu mailan sortu diren zerga figura berrien osoko arauzko ahalmena eskatu behar da, Euskadiko Erakunde eskudunek zerga figura berri hauen elementu funtsezkoak une bakoitzean zerga politikarako zehaztuko diren helburuetara egokitzeko. Figura berriak honakoak dira :

e.1) 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, energiaren sektore barruan, abenduaren 27ko energiaren jasangarritasunerako zerga neurriei buruzko 15/2012 legeak sortutako zerga berriak:

  • Energia elektrikoa produzitzeko balorearen gaineko zerga.
  • Gastatutako erregai nuklearra eta energia nukleo-elektrikoa sortzetik eratorritako hondakin erradiaktiboak produzitzearen gaineko zerga.
  • Instalazio zentralizatuetan gastatutako erregai nuklearra eta hondakin erradiaktiboak biltzearen gaineko zerga.

e.2) Mailegu Erakundeetako Gordailuen gaineko zerga, abenduaren 27ko 16/2012 legeak sortutakoa. Zerga honen bidez honako hauek lortzeko zerga neurriak hartzen dira  d.3) abenduaren 27ko 16/2012 legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan loteria eta apustu zehatz batzuetako sarietan ezarri den zergaren kontura ordaintzeko sortu duen araua, honen bidez zerga neurri batzuk hartzen dira finantza publikoak indartzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

e.3) Abenduaren 27ko 16/2012 legeak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan loteria eta apustu zehatz batzuetako sarietan ezarri den zergaren kontura ordaintzeko sortu duen araua, honen bidez zerga neurri batzuk hartzen dira finantza publikoak indartzeko eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko.

e.4) Estatu mailako Jokoaren gaineko zerga, jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 legeak arautua .

e.5) Gas fluoratuen gaineko zerga berria, gaur egun Diputatuen Kongresuan tramitatzeko bidean dagoena.

 

2.- Beste alde batetik, Euskadiko Autonomi Erkidegoko eta Herrialde Historikoetako Erakundeek, bakoitzak dituen eskumenen barruan, beste Autonomi Erkidego batzuetan saiatu eta ezarri diren tasa batzuk arautzeko eta aplikatzeko beharra eta egokitasuna aztertzea proposatzen da.

 

 

 

 

 

 

Aurreko Akordioarekin bat datozenaren egiaztapen modura, sinatzen dute:

 

 

 

 

 

 

      EAJ-PNVren izenean                       PSE-EE-PSOEren izenean

 

 

 

 

 

Andoni Ortuzar Arruabarrena                    Patxi López Álvarez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehendakaria

IÑIGO URKULLURENTERIA

 

 

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2013ko irailaren 16an

PARTEKATU