Peio Etxeleku

Ipar Buru Batzarra Peio Etxeleku

Peio Etxeleku

IBBko presidentea

46 urte, Kanbo

-Alderdikidetua 1999an, Ipar Lapurdiko Herri Biltzar kide.

Enpresaburu, ESSEC komerzio eskolako tituluduna.

-Kanbo-ko zinegotzia, « Errobi » poloaren erreferentea.

PARTEKATU

PROFILA

Peio Etxeleku ,46 urteko enpresaburu lapurtarra, Kanboko zinegotzia da. Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren ordezkaria ere bada Errobi eskualdean eta Baionako Industria Merkataritza Ganberako zuzendaritzako kidea da. Baionako Urdaiazpikoaren Kontsortzioaren Presidente ordearen kargua ere dauka.

1999an  alderdikidetu zen. Lau hizkuntza ederki hitz egiten ditu: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Ipar Buru Batzarreko presidente gisa duen helburu nagusia alderdia dinamizatzea eta alderdikideen kopurua handitzea da. "Alderdia Ipar Euskal Herriko gizarteari irekitzen saiatuko gara eta, aldi berean, lurralde honetako biztanleek zer behar duten esan behar digute". Etxelekuk, beraz, Ipar Euskal Herrian EAJ-PNBren oinarri soziala sendotzeko eta zabaltzeko erronkari ekingo dio datozen lau urteetan: "EAJ-PNBk lortu behar du Ipar Euskal Herriko politikaren ardatz nagusi bihurtzea".

Peio bereziki kezkatzen dute enpleguak, etxebizitzak eta mugikortasunak. Gainera, eragile sozial, ekonomiko eta kulturalekin hausnarketak sustatzeko defendatzaile sutsua da, errealitatera egokitutako erantzunak aurkitu ahal izateko. Etxeburu Europaren babeslea ere bada: "Zentristak gara eta aldi berean Europa eraikitzearen aldekoak. Ez dugu gure herria Europatik kanpo ikusten". Lapurtarrak Euskadi bateratu bat nahi du, Europa indartsu baten barruan.

Amaitzeko, Etxelekuk euskaltzale handia ere bada, bere ustez  "euskarak indarra  hartu behar du Iparraldean". Mendiko ibilaldi luzeak egitea eta arrats partean irakurtzea dira bere beste zaletasun biak.

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK