Mireia Zarate Agirre

Euzkadi Buru Batzarra Mireia Zarate Agirre

Mireia Zarate Agirre

Zamudioko Uri Erakundean 2005ean alderdikidetua

1986an jaioa

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna

Kontuen Ikuskaritza masterduna

Legebiltzarkide ohia

Bizkaiko EGIren Herrialde Kontseiluko kide ohia

EBBren burukide eta idazkaria

PARTEKATU

PROFILA

Mireia Zarate Agirre, Euzkadi Buru Batzarreko Idazkaria, Zamudiokoa da (Bizkaia) eta 34 urte ditu (1986an jaio zen). LADE ikasi zuen (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua) Sarrikoko unibertsitatean (EHU) eta Kontuen Auditoria Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Politika betidanik interesatu izan zaio eta gizartearen zerbitzura egoteko asmoa izan du. Gazte-gaztetatik Zamudio herrian hartzen ziren erabakietan parte hartzeko asmoa erakutsi du. “Nire herriaren alde lan egitea beharrizana da niretzat” esan du. 18 urte zituela Zamudioko Uri Erakundeko alderdikide egin zen. 19 urte zituela Uri Buru Batzarreko burukide egin zen eta 20 urterekin Kultur arloko zinegotzi bilakatu zen Zamudioko Udalean. Udal ordezkaria izatea erantzukizun handia izan zen baina ilusioa eta gogoa hasierako zalantzak baino indartsuago agertu zitzaizkion Mireiari. 2011n, 25 urterekin, Gasteizko Ganberan sartu zen eta 2012ko udazkenean amaitu zen legealdira arte izan zen eusko legebiltzarkide. Eta EAJ-PNVk Iruñeko Baluarten ospatu zuen Batzar Nagusian, Zarate, 29 urte zituela, Euzkadi Buru Batzarreko burukiderik gazteena bihurtu zen. Ardura goreneko postuan sartu zen gainera, Aberri Exekutibako Idazkaritzan. Gaur egun baita Sabino Arana Fundazioaren presidenta da.

Mireiak gogoko du kirola egitea. `Step´ saioetara joaten da. Aitarekin ibiltzen irtetea ere oso gustuko du. Familia dena da beretzat eta bere bihotzeko kutunak dira Oier eta Izaro loba txikiak. Lagun taldean irtetea ere gustatzen zaio, koadrilan giro onean disfrutatzea eta dantza egitea, baina Mireiak gehien gozatzen duen tokia hondartza da. Plentziako kostak D bitaminaz gain bizi poza ematen dio eta uda sasoiak bertan igarotzen ditu. Hantxe indarberritzen da urte osoko lanari ekin ahal izateko.

Etxean, deskonektatzen saiatzen da ‘The Big Bang Theory’ seriearekin edo Ken Zazpiren musika entzunez. `Amelie´ filma berriko jarriko balute zalantzarik gabe ikusiko luke, behin eta berriz. Eskuko telefonoa, Iphone XS eskuan darama etengabe eta handik komunikatzen da “Whatsap” bidez edo Facebook aplikazioaren bidez “nire senide eta lagunekin kontaktua ez galtzeko”. Twitter da EBBko idazkari gisa komunikatzeko erabiltzen duen gizarte sarea. Mezuak edo kontsignak zabaltzeko baino, profil hau herritarrei entzuteko erabiltzen du. Horregatik aprobetxatu nahi du bere profila @MireiaZarate dela eta iradokizunak eta proposamenak jasotzeko prest dagoela esateko.

EBBko idazkari gisa dagozkion erantzukizunen barruan, Gazteriaz eta Berdintasunaz arduratzen da eta ahaleginak egiten ditu gero eta gazte gehiago Alderdiaren erabaki esparruetan sartzea lortzeko. “Gazteok gara Euskadiren etorkizuna eraikiko dugunak, eta bizitzaz dugun ikuskerarekin egin behar dugu. Argi geratu da inposaketek ez dutela ezertarako balio. Gazte gehiago behar ditugu Alderdian erantzukizun goreneko tokietan” esan du erabat konbentzituta. Alderdi politiko eta ideologikoan, Zaratek esan du bere asmorik handienetakoa dela ahalegin guztiak egitea Euskadi Europa mailan nazio gisa aitortua izan dadin.

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK