Portugaleteko Uri Erakundean 1976an alderdikidetua
1960ko ekainaren 13an jaioa
Zuzenbidean lizentziaduna
Gizarte Politikan eta Gizarte Zerbitzuetan aditua (Deustuko Unibertsitatea)
Eusko legebiltzarkide ohia
Portugaleteko Udaleko zinegotzi ohia
Euzkadi Buru Batzarraren burukide
1960 urtearen erdialdean, ekainaren 13an jaio zen Joseba Aurrekoetxea.Urte zoritxarrekoa izan zen euskal abertzaletasunarentzat eta Euskadirentzat, urte bereko martxoan Agirre hil zelako. Portugaletetik joan ziren Bilbora, eta han jaio zen Aurrekoetxea, Portugalete kale aurrean zegoen klinikan. Joseba Andoni izena eman zioten bataioan.
Aurrekoetxeak Portugaleteko Andre Maria ikastetxean ikasi zuen eta Deuston lizentziatu zen Zuzenbidean. Unibertsitate berean egin zuen Politika Sozialari buruzko Masterra.
Politikagintzan hasi zen 1976ko udan, EAJ-PNVren barruan Euzko Gaztedi (EGI) gazte erakundean sartu zenean. Militante aktiboa izan zen kargu nabarmenik izan gabe, Portugaleteko udal taldean parte hartzeko deia egin zioten arte. Zerrenda-buru aukeratu zuten. Hortik aurrera, Joseba Aurrekoetxea Alderdiak esan dion tokian izan da beti. Gustukoen duena diskrezio osoz Alderdiaren alde lan egitea dela esan du "hauxe dugu Euskadik bere benetako askatasuna lortzeko duen tresnarik onena" eta bide honetan "BBBren eta EBBren barruan egoteko ohorea izan dut, abertzaletasunaren historian beti gogoratuko ditugun emakume eta gizonen ondoan". Era berean, ez du eragozpenik erakutsi, Alderdiak herri karguren baten ardurak hartzea eskatu dionean, dela zinegotzi, parlamentari edo senatari izateko".
Kirolzalea da eta kirol guztiak ditut gustuko, baina futbola du gogokoen. Jarrillera, Portugalete eta Athletic futbol taldeetako bazkidea da.
Musikari buruz galdetuta, abesti bakarrarekin geratzea zail egiten zaiola aitortu du, berea moduko herri abeslari batean "Portugalete oso musikazalea da berez, abestea gustatzen zaigu". Gehien gustatzen zaizkionen artean daude "Adio Euskal Herriari" eta "Chimberita". Gogokoen duen pelikula "Casablanca" eta hunkitu duen laburmetraia "Los hijos de Gernika". Irakurtzea du gustuko eta bi liburu aipatu dizkigu "Naciones. Una nueva historia del nacionalismo" Ade Azar Gat-ek idatzia eta "Pablo un hombre de dos mundos" CJ Den Heyer-ek idatzia.