Izaskun Bilbao izango da Kolonbiako hauteskunde presidentzialen jarraipena egiteko, Europako parlamentuak bidaliko duen ordezkaritzako burua

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandica izendatu dute gaur arratsaldean Kolonbiara hango hauteskunde presentzialen jarraipena egiteko bidaiatuko den ordezkaritzako buru.

Izaskun Bilbao izango da Kolonbiako hauteskunde presidentzialen jarraipena egiteko, Europako parlamentuak bidaliko duen ordezkaritzako burua 16Maiatzak
2018
2018 MaiatzaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Errepublika honek Presidentea aukeratuko du, lehen aldiz, FARC taldearekin izenpetu zen bake akordioaren ondoren. Hauteskunde hauetan ez du Santos presidenteak parte hartuko herrialde horretako Konstituzioak  agintaldiak errepikatzeko mugak ezartzen dituelako. Europako parlamentuak diputatu jeltzalea aukeratu du Kolonbiako hauteskunde presidentzialen jarraipena egiteko berariaz eratu den laguntza taldea eratzeko saioan.

Izaskun Bilbao Barandica ,aldi berean,Europako Parlamentuko Andeetako Komunitateko ordezkaritzako presidente ordea denak ibilbide luze eta zabala egin du Haiti, Bolivia eta Perun hauteskundeen jarraipena egiteko izan diren ordezkaritza taldeetan. Iaz, esate baterako, Timor Lesten izan zen Europako Batasunaren behaketa taldeko buru gisa.

Interesatu Zaitez