EAJ-PNVk Valle de los Caídos-en hilobiratuak Euskadira ekartzea babestu du, eta mausoleoa duin bihurtzea eskatu du

Juan Carlos Ramírez-Escuderok gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak diktadorea ehortzita dagoen toki berean hilobiratu ziren euskaldunak identifikatzeko, 2002 urteaz geroztik egiten ari den lana

EAJ-PNVk Valle de los Caídos-en hilobiratuak Euskadira ekartzea babestu du, eta mausoleoa duin bihurtzea eskatu du 22Azaroak
2018
2018 AzaroaK 22 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Aranzadiren txostenak ezarri zuen 1295 pertsona hilobiratuta daudela eta horietako 450 identifikatu gabe jarraitzen dutela. Lan hori amaitzea nahi dugu eta han ehortzita daudenen gorpuzkiak berreskuratzea, senideek hala eskatzen badute. Duintasunagatik etikagatik eta justiziagatik”.

“1945ean Benito Mussolini diktadore faxista fusilatua izan zen eta bere gorpua Milango plaza batean zintzilikatu zuten. Urte berean, Hitlerrek bere buruaz beste egin duen eta, egun batzuk geroago, bere gorpua erre zuten.  Ez Alemanian  ezta Italian ere ez dugu iragan horren arrastorik aurkituko, beren erakundeek faxismoaren eta nazismoaren aztarna guztiak ezabatu dituztelako. Espainian, zoritxarrez, bide bat egin behar da oraindik Guda Zibileko eta Frankismo garaiko biktimak duin bihurtzeko eta aitortzeko”. Juan Carlos Ramírez EAJ-PNVren legebiltzar taldeko legebiltzarkideak galdetu du nola izan litekeen Valle de los Caídos delakoak, estatuko ondare izan arren, diktadoreari eta bere figurari ohore egiten jarraitzea. Guztiz premiazkoa da Franco mausoleo horretatik ateratzea, esan du, baita frankismoaren ikonografia guztia erretiratzea,  hori goratzen edo justifikatzen duen oro kentzea. “Gerra eta frankismoaren biktimei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa. Francok lapurtu zien duintasuna zor diegu. Nola izan liteke diktadore batek milaka biktimen ondoan hilobiratuta jarraitzea? Errore historiko honek eta anomalia honek, gaineratu du, zuzenduak  behar dute izan.

Diktadorearen gorpuzkiak dauden hobitik ateratzea babesteaz gain, EAJ-PNVk garrantzitsu jotzen du, Guda Zibileko eta Diktadura garaiko biktima euskaldunen gorpuzkiak aurkitzeko eta identifikatzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak 2002an hasi zituen lanekin jarraitzea. “Duela 16 urte Eusko Jaurlaritzak Aranzadiri ikerketa bat agindu zion eta horretan jasotzen da 1295 pertsona daudela bertan hobiratuta eta horietako batzuk 450 daudela identifikatu gabe. Gogora institutuaren bidez lan hori burutu behar dugu eta Espainiako gobernuarekin lan egin behar dugu han dautzan gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta Euskadira ekartzeko, senideek hala eskatzen badute eta baldintza teknikoek ahalbidetzen badute”. Ramírez-Escuderoren aburuz, lan horri ekitea da “oroimen historikoaren egiarekin” eta “bertan hil zirenen eta harrotasun osoz guda galdu zutenen oinordeko garela esan dezakegun guztion duintasun etikoarekin” hitzeman den konpromisoa.

PP alderdiaren abstentzioarekin, Eusko Legebiltzarrak Arauz besteko Proposamen bat onetsi du frankismoaren biktimen eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, han hobiratuta dauden euskaldunen gorpuzkiak berreskuratzeko eta identifikatzeko, eta Valle de los Caidos izan dadila egia sustatzeko eta memoria duin bihurtzeko lekua.

Interesatu Zaitez