Aitor Estebanek “ EAJ-PNVren politika arduratsua” aldarrikatu du “beste batzuen espektakulu eta gatazkaren aurrean”

Euskal taldearen bozeramaileak gazte jeltzaleei adierazi die Madrilen EAJren presentzia “beharrezkoa” dela euskal hiritargoaren ongizatea defendatzeko

Aitor Estebanek “ EAJ-PNVren politika arduratsua” aldarrikatu du “beste batzuen espektakulu eta gatazkaren aurrean”  23Otsailak
2019
2019 OtsailaK 23 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur, gazte jeltzaleen aurrean aldarrikatu du EAJ-PNVk Euskadi eta Madrilgo erakunde guztietan praktikatzen duen politika arduratsua, beste alderdi batzuek eskaintzen duten “gatazka eta espektakuluaren aurrean”. “PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanosek ez dute akordioa bilatzen, ez dute politika egin nahi. Beren proposamenek ezberdintasunak areagotzea baino ez dute bilatzen, are gatazka handiagoa eragitea. Espainian egunez egun egiten ari den politika da arrazoirik gabeko gatazka, eta horren aurrean dago Euskadi, politikagintza bestela bizi duena eta EAJ, politika baliatzen duena pertsonen arazoak konpontzeko. Horri esaten zaio erantzukizuna”, esan du.

EAJko gazteekin Bizkaiko Gorozika herrian izan duen topaketan, Estebanek baieztatu du Gorte Orokorretan EAJ-PNV izatea “beharrezkoa” dela Euskadi bere jardunaren helburu nagusitzat jotzen duen alderdi bakarra delako “euskal gizartearen mesederako akordio zehatzak bilatuz eta lortuz”. “Zer jasotzen ari gara beste alderdiengandik?, galdetu du. Alde batetik aipatu du aste honetan bertan PPk Senatuan aurkeztu, bozkatu eta atera duen proposamen “onartezina”, hain zuzen ere Iñaki Oyarzabal senatariaren eskutik, maiatzaren 26ko hauteskundeetan Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia denak, Gernikako Estatutua bete gabe gera dadila eskatzeko. “PPri ahoa betetzen zaio legea bete beharrarekin eta orain eskatu dute Estatutua ez betetzea, hau da, Lege Organiko bat, Gorte Orokorrek onartu eta herriak berretsi zuena”, salatu du. “Guk ez dugu halakorik onartuko”, ohartarazi du.

Beste alde batetik, diputatu jeltzaleak kritikatu du PSOEren Gobernuak Euskadiko Lanbide Heziketa Dualaren kontra onartu duen araudia. “Euskadiko Lanbide Heziketa Duala ez dute kontuan izan eta, gainera, arriskutan jarri dute. Lege bidezko zuzenketak egin beharko dira konpondu ahal izateko”, nabarmendu du.

Horrela baieztatu duenez “EAJ da politika horien guztien kontra egongo den alderdia, euskal hiritargo osoaren ongizatea arriskutan jartzearen eta Estatutua bete gabe geratzearen kontra agertzen dena. EAJ Madrilen egon ezik, hori dena ez du inork erreklamatuko”.

Ines Arrimadasez galdetu diote Estebani, gaur bertan apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan Ciudadanosen zerrendan joango dela baieztatu duelarik. Estebanek esan du `Marotorena´egingo duela. “Hori berori Javier Marotorekin ikusi dugu guk; hiri batekin edo Euskadirekin hitzemanda daudela esan arren, edo Arrimadasen kasuan Kataluniarekin, azkenean axola dien gauza bakarra Madril da”, esan du. Horren aurrean, Estebanek argitu du EAJ Madrilera joaten dela eta handik bueltatzen dela Euskadiri mesede egiten dioten lorpenekin”, eta gaineratu duenez “euskal hiritargoak hori dena ondotxo daki”.

Interesatu Zaitez