Aberri Batzarrak Xabier Arzalluz “EAJ-PNVren historian errepikatu ezin den gizasemearen” heriotza tamaldu du

Alderdi jeltzalearen organo gorenak lider abertzaleari gorazarre egiteko adierazpena onetsi du eta minutu bateko isilunea gorde du gaur egin duen ezohiko bileran

Aberri Batzarrak Xabier Arzalluz “EAJ-PNVren historian errepikatu ezin den gizasemearen” heriotza tamaldu du 02Martxoak
2019
2019 MartxoaK 02 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak, gaur goizean Sabin Etxean bilduta, Xabier Arzalluzen heriotza tamaldu du, bi hamarkadatan EBBren presidente izan zena eta, batez ere, “erakunde politiko honetan historian errepikatu ezin den gizasemea. Arzalluzen heriotzak alderdikide jeltzaleei ekarri die, Aberri Batzarraren esanetan “une mingarria eta, aldi berean, aintzatespena eta konpromisoa adieraztekoa”. “Ikurrinak haga erdian jarri ditugu Batzokietan eta bihotz jeltzale guztiok gogoan dugu gaur gure liderra. Hori dena da une honetan sentitzen dugun saminaren erakusle, baina era berean erakusten du Xabier Arzalluz jauna gure alderdikide izateak sentiarazten digun harrotasuna”. Hitz horiekin amaitu da jeltzaleen Aberri Batzarrak onetsi duen adierazpena. Agiria euskaraz eta gaztelaniaz irakurri dute Aberri Batzarraren mahaiburu Iñigo Zabalzak, Eusko Legebiltzarreko presidente andre Bakartxo Tejeriak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek. Jarraian, minutu bateko isilunea gorde da txalo zaparrada beroarekin. (Adierazpena erantsita) 

Halaber, Aberri Batzarrak gaur egin duen ezohiko bileran onetsi du Napar Buru Batzarrak aurkeztu duen proposamena, Nafarroako EAJ-PNV, hurrengo Hauteskunde Orokorretan, Atarrabia Taldearekin eta independenteekin osatuko duen koalizioan aurkez dadila Kongresurako eta Senaturako zerrendetan. Behe Ganberari dagokionez, Aberri Batzarrak NBBri eman dio baimena, beharrezko badu, beste formula baten bidez aurkez dadin.

Interesatu Zaitez