1997ko
azaroaren
17an
54. alea
SUMARIO
-
Elkarrik landu eta proposaturiko Lege Proposamena.
Elkarrik
landu eta proposaturiko Lege Proposamena
Azken egunotan komunikabidetan ibili den gaietako bat
izanik, komenigarria iruditzen zaigu, ELKARRIk landu eta zenbait erakunde,
pertsona zein alderdi politikoei banaturiko Lege Proposamena zuei helaztea.
Konstituzioaren Lehen Gehigarriaren garapena eta aukerei buruzko printzipioei
dagokiona izanik, EAJk gai honeri buruz duen iritzia alde batetik kontutan
hartuta eta bere oinarri politikoen nondik norakoa azaltzen saiatuko gara.
Konstituzioaren Lehen
Xedapen Gehigarriaren garapena eta aukerei buruzko printzipioei dagokien
LEGE PROPOSAMENA
Aurrekariak
I. Beharra. Nafarroaren
eta Euskal Elkartearen kasuetan. Prozesu konstituziogile eta estatutugileak,
aukera politiko desberdinen arteko nahi besteko akordiorik lortu gabe garatu
ziren. Horren ondorioz, gaur egun oraindik, balore ulergarrien eta oinarrizko
kontsentsuen falta adierazten dute, eta hauek dira, oraindik konpondu gabe
dauden arazo eta gatazken arrazoiak. Disfuntzionaltasun egoera honek -etengabea
eta pixkanaka areagotu dena- zuzenketa-mekanismoak behar ditu.
II.
Aukera. Ikusmolde demokratiko batetik, indarrean dagoen konstituzio-markoaren
aukerak aztertzea justifikatua dago, Nafarroaren eta Euskal Autonomi Elkartearen
egoeran bake juridiko handiagoa eta adiskidetze sozio-politikoa sendotzeko.
Aukera hauetariko bat Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak eskaintzen duena
da, Carta Magnak, bi komunitateentzat
eskaintzen duen berezitasun bat adierazten duelako.
III.
Legezkotasuna. Lehen Xedapen Gehigarriak izate desberdin baten onarpena adierazten
du, Konstituzioa bera baino aurretiagoko Eskubide Historiko batzuen errespetua
eta babesean oinarritua. Funtsean, izateko eskubide baten aitorpena adierazten
du eta gatazka politikoari irtenbide espezifikoa emateko behar adina aztertu ez
diren aukerak eskaintzen ditu. Izateko eskubidearen gaurkotze ireki,
eraikitzaile eta dinamiko honek, herritarren borondatea demokratikoki jaso eta
irudikatzeko aukera ematen du.
Ondorioz,
Xedapen Gehigarri honen garapena aplikatua izan behar den une historikoaren
errealitate sozialarekin bat etortzea ahalbidetzen du. Honela, printzipio,
balore, eskubide eta prozedura demokratikoek osatzen duten markoak hainbat bide
eta aukera zabaltzen ditu.
IV. Aukera. Gure historia hurbila aztertzerakoan, Konstituzioko Lehen Xedapen
Gehigarriari buruzko eztabaida Transizioa eta prozesu konstituziogileko
desadostasun-puntu adierazgarria izan dela ikusten da. Eztabaida hau
berreskuratzea egokia izan daiteke oinarrizko kontsentsua berreraikitzeko
ahalegin bat egiteko.
V. Erabilgarritasuna. Lehen Xedapen Gehigarria, Konstituzio guztian,
Nafarroa eta Euskal Autonomia Elkartea batera heltzen dituen erreferentzia
bakarra da. Tratamendu bateratu hau bi komunitateak maila berdinean parekatuz
egiten da. Eskubide Historikoak, gainera, elkarrizketa, hitzarmen eta itun
tradizio baten erakusle dira. Hitzarmenean oinarritutako izaera honek eta bere
tratamendu partekatuak egungo disensoak eraldatzeko erabilgarritasun handia
eskaintzen du.
VI. Bideragarritasuna. Lege proposamen honen lan-eremua agente politiko
guztientzat iragangarria da. Eskubide Historikoak Nafarroa eta Euskal Autonomia
Elkartean dauden tradizio desberdinentzat topagune bat dira. Gainera, Nafarroako
Foru Hobekuntzako eta EAEko Autonomia Estatutuko Lehen Xedapen Gehigarriek
Konstituzioko Lehen Xedapen Gehigarriaren edukia osatu eta garatzen dute.
Baldintza hauek guztiak, abiapuntu honetatik, elkar-ulertze berri baterako
saiakera egitea bereziki bideragarria egiten dute.
VII. Koherentzia.
<Euskal Herriak bide baketsuak eta demokratikoak aurki ditzake legozkiokeen
eskubideak baliarazteko; izan ere, prozesu demokratiko batean euskal herritar
gehienen borondateak, era legitimoan adieraziak, aplikazioa izan behar du une
bakoitzean indarrean dagoen ordenamendu juridikoan>. Esaldi hau, Ajuria Eneko
Mahaiak 1996ko urtarrilaren 11ena onartutako adierazpenetik hartua dago. Lege
proposamen hau adierazpen honen edukiaren garapen koherentea eta hitzez
hitzezkoa da. Azken finean, xedea hauxe da: edozein zilegizko helburuentzat bide
politiko, demokratiko eta baketsuak alternatiba bat izan daitezkeela erakusten
duten formulazio teorikoak praktikan zehaztea, Ajuria Eneko Mahaiaren
adierazpena bezalakoak praktikan jartzea, alegia.
VIII. Demokratikoa.
Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriaren aukerei buruzko akordio politiko bat
lortzeko hipotesiak abantailak eskaintzen ditu ikuspegi politiko eta demokratiko
batetik ere. Egungo egoeraren desblokeoa eta gatazkaren irtenbide eta eraldaketa
demokratikorako prozesu baten hastapena adieraziko luke. Azkenik, politikatik
abiaturik, politikaren garaipena adieraziko luke. Azkenik, politikatik
abiaturik, politikaren garaipena adieraziko luke, gizarte demokratiko baten
printzipio eta baloreei buruzko oinarrizko kontsentsua errazterakoan.
IX. Une egokia . Denbora gehiegi pasatu da, gehiegizkoak izan dira eta izaten jarraitzen
dute kostuek, disfuntzioek eta sufrimenduek. Zatiketa demokratiko eta banaketa
sozial eta politikoa finkatzeko arrisku handia dago. Egoera hau era baikorrean
eraldatzea edo luzatzen uztea eta betirakoa egitea gure esku dago. Saiatzeko eta
bakeari eta normalizazioari aukerak eskaintzeko unea da.
Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehiagarriaren garapena
eta aukerei buruzko printzipioei dagokien
LEGE PROPOSAMENA
Arrazoien
azalpena
XXI.
mendearen atarian, giza eskubideen errespetuak, justiziak, demokraziak eta
bakeak elkarbizitza aurrerakoi baten eta helburu gizatiar sakonenaren sintesia
osatzen dute. Helburu honek gure gizarteak dituen arazoei irtenbide
demokratikoak eskaintzeko borondate ausarta eta irtenbide horien diseinua eta
definizioa konpartitzea ahalbidetuko duten prozesuen ezarpena eskatzen du.
Kontestu honetan, eta printzipio eta prozedura demokratikoetan oinarritutako
komunitate baten markoan, herritar gehienen borondatearen zilegizko adierazpenak
etapa historiko bakoitzeko ordenamendu juridikoan aurkitu behar du bere
aplikazioa.
Konstituzioaren Lehen
Xedapen Gehigarriak printzipio hauen garapenari eta erabilpenari zabaltzen dio
ordenamendu juridikoa, gure errealitate sozio-politiko eta instituzionalean.
Eskubide Historikoen babesa eta errespetua azaltzen duen honek, identitate
historiko eta desberdin baten onarpena adierazten du. Lurralde historikoen
egungo autogobernuaren berezitasuna bera Eskubide Historikoetan datza.
Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak Estatuarekiko harreman berezi baten
harrera konstituzionala adierazten du, hitzarmen sistemaren bidez adierazia eta
bi aldeen onarpenean oinarritua. Harreman hori momentu bakoitzeko egoeretara
molda eta gaurkotu daiteke prozesu zabal batean.
Horren guztiaren
ondorioz egokia da ondorengo Lege Proposamena onartzea.
1.
Jatorri foraleko komunitateetako herritar gehienen borondatearen adierazpen
demokratiko orok, bere egungo estatusean eragina edo aldaketa suposatzen duen
adierazpen demokratiko orok, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian babestu
eta errespetatutako Eskubide Historikoetan aurkitzen du bere zilegitasun
espezifiko bat, eta Eskubide horien izate bereko hitzarmenaren bidez bidera
daiteke.
2.
Herritarren borondate demokratikoaren adierazpena eraginkorra egingo duten
mekanismo eta prozedura bereziak arautuko dira legez, aipatutako hitzarmen
sistema osa eta hobe dezaten. Lege hau Legebiltzarreko erakunde eskudunek onartu
beharko dute.
3.
Lege honen aurreproiektuaren lantzea batzorde bati eskatuko zaio. Batzorde
honetan, Nafarroako eta Euskal Autonomi Elkarteko parlamentuetan ordezkaritza
duten alderdi politiko guztiek parte hartu ahal izango dute. Aurreproiektu hau
lantzeko epea hamabi hilabetekoa izango da. Kontsentsu handiena lortzearren,
batzorde honek ikusten dituen behar adina kontsulta egingo ditu, agente sozial
desberdinen partaidetza eta konpromisoa benetan gauza dadin.
PROPOSICIÓN DE LEY de
principios sobre el alcance y desarrollo de la Disposición Adicional Primera de
la Constitución.
Exposición de motivos
A
las puertas del siglo XXI, el respeto a los derechos humanos, la justicia, la
democracia y la paz constituyen el soporte fundamental de una convivencia
moderna y la síntesis de la más íntima y profunda aspiración humana. Este
fin requiere una voluntad decidida de impulsar soluciones democráticas a los
problemas que tiene planteados nuestra sociedad y conlleva, al mismo tiempo, la
implementación de procesos que permitan compartir el diseño y la definición
de esas soluciones.
En
este contexto, y en el marco de una comunidad regida por principios y
procedimientos democráticos, la expresión legítima de la voluntad mayoritaria
de los ciudadanos que la componen debe encontrar su aplicación en el
ordenamiento jurídico que le rige en cada etapa histórica.
La Disposición
Adicional Primera de la Constitución abre el ordenamiento jurídico al
desarrollo y aplicación de estos principios en nuestra realidad socio-política
e institucional. El amparo y respeto de los Derechos Históricos que la misma
contempla implica el reconocimiento de una identidad histórica y diferenciada.
La propia especificidad del actual autogobierno de los territorios forales
radica en los Derechos Históricos. La Disposición Adicional Primera de la
Constitución representa la recepción constitucional de una singular relación
con el Estado que, expresada a través del sistema de concertación y basada en
la mutua aceptación, puede actualizarse y ajustarse en un proceso abierto a las
circunstancias de cada momento.
En virtud de todo
ello procede aprobar la siguiente Proposición de Ley.
1. Toda expresión democrática de
la voluntad mayoritaria de la ciudadanía de las comunidades de raíz foral, que
afecte o modifique su actual status, encuentra una legitimación específica en
los Derechos Históricos, amparados y respetados en la Disposición Adicional
Primera de la Constitución, y puede encauzarse mediante la concertación,
consubstancial a tales Derechos.
2. Por Ley se regularán los mecanismos y procedimientos específicos
para hacer efectiva esa expresión democrática de la voluntad ciudadana, de
manera que complementen y perfeccionen el mencionado sistema de concertación.
Esta ley deberá ser aprobada por la institución o instituciones parlamentarias
competentes.
3. La elaboración del anteproyecto de esta ley se encargará a una
comisión en la que podrán participar todos los partidos políticos con
representación parlamentaria en Navarra y en la Comunidad Autónoma Vasca. El
plazo para la elaboración de este anteproyecto será de doce meses. Con el fin
de alcanzar el máximo consenso, esta comisión podrá realizar cuantas
consultas crea pertinentes, haciendo efectiva la participación e implicación
de los diferentes agentes sociales.
ZERGAITIK
AZTERTZEN DU EAJk ELKARRIREN PROPOSAMENA?
1. EAJren
BAKE eta NORMALIZAZIORAKO ERABAKIAK
-1997go Otsailaren 1ekoak-
*
Gureak hainako edo eta oraindik korapilo gehiagoko nazioarteko hainbat
gatazketan gertatzen ari dena ikusiz, EAJak ez dio bere buruari ukatuko beste
erakunde politiko, sindikal eta sozialekin,
-salbuespenik gabe, gainera- gaur Euskadin bizi dugun bortxakeriazko dinamika
gainditzeko beharrezkotzat jotzen dituen harreman eta iniziatiba guztiak
izateari.
* Morrontzarik gabe eta herritar sortzen diren iritzi mogimendu guztietan
parte hartzera goazela, zintzotasunez eta seriotasunez planteatzen diren eta
gatazkaren soluziobiderako giro egokia indartzen joateko asmoz sortzen diren
neurrian. Besterik ezean, gutxienez, zera gerta dadila nahi bait genuke: euskal gizarteak atera ditzala bere ondorioak soluziobide baten atzetik
dabilen bakoitzaren zintzotasunaz eta egiten duen ahaleginaren norainokoaz.
*
Horregatik, EAJa
prest dago pake bila arriskatzeko, geldirik ez egoteko. Hori bai: Ez du horrek
esan nahi gu geu gerana izateari uzteko
prest gaudenik. Ez diogu ehun
urteren buruan, oso finkatua dagoen geure izakerari uko egingo. Ezta, ez
dugu besteen estrategiarik geure egingo, ez gara besteenetara makurtuko. Egiten
duguna egiten dugula ere, beti, geure alternatiba gutxietsi eta baliogabetu gabe
egingo dugu.
* A la vista de otras experiencias internacionales que intentan
reconducir conflictos igual o más enconados que el nuestro, EAJ-PNV no renuncia
a mantener con otras formaciones políticas, sindicales y sociales, sin exclusiones, cuantos contactos o iniciativas sean
necesarios para encauzar la solución a la actual dinámica de violencia
existente en Euskadi.
* Que vamos a participar en cuantos movimientos de opinión
independientes y populares que, con sinceridad y rigor, tengan como objetivo
crear un clima favorable a la solución del conflicto, para que, en todo caso, la sociedad vasca extraiga sus propias conclusiones
respecto de la sinceridad y el esfuerzo realizado por las partes implicadas en
querer buscar una solución.
* De ahí que, el PNV está
dispuesto a arriesgar y a moverse para conseguir la paz, sin llegar hasta el
punto de dejar de ser lo que somos, adoptando o dejándonos llevar a
estrategias, tácticas o colaboraciones incompatibles con nuestro ser político,
ya muy definido durante cien años. Es decir, sin
abandonar ni desvirtuar nuestra alternativa, ni nuestra estrategia política.
2. EAJ ETA ESKUBIDE HISTORIKOAK
Ponencia Política EAJ-PNV
-Asamblea General 95-
En el debate constitucional EAJ-PNV presentó una enmienda adicional
abolitoria de las leyes antiforales y de vuelta a la situación jurídico-política
de los territorios vascos anterior a la ley de 25 de octubre de 1.839.
Esto
era, justamente, salirnos de la Constitución, creando un marco confederal con
base en los Derechos Históricos.
La
Comisión sabia de antemano que en ningún caso iba a aceptarse este
planteamiento. Pero, al menos, llevaba
la discusión al momento de la ruptura de la mayoría de los vascos con el
constitucionalismo español y con el Estado mismo, cargando sobre ellos la carga
de la prueba de lo incorrecto de aquella conducta histórica y no sobre los
diputados de EAJ-PNV. En aquel Parlamento y en ambas Cámaras, raro fue el
Diputado o Senador que estuvo a la altura del planteamiento. La enmienda fue
rechazada, no sin cierta mala conciencia. Quedó como enmienda adicional un
cierto sucedáneo de ella, con derogaciones incluidas, que enmarcaban los
reconocidos Derechos Históricos dentro de la Constitución
y que no dejó de tener su importancia de cara al futuro en general y a
la elaboración del Estatuto en particular.
EAJ-PNV
no aprobó la Constitución ni en las Cámaras ni en el Referéndum. Tampoco la
condenó; por introducirnos en un régimen aceptable de libertades; por contener
en si el término de nacionalidades; y por reconocer la existencia de Derechos
Históricos vascos anteriores a la Constitución. Desde 1.812 ninguna Constitución
española llegó a nada similar. El que estos contenidos sean, por lo general puramente formales, no les
despoja del todo de valor.
CONCLUSIONES:
1.- EL PNV HA ESTUDIADO LA PROPUESTA DE ELKARRI.
HA TRANSMITIDO SU POSICIÓN A DICHO ORGANISMO.
2.- SEGUIR TRABAJANDO SOBRE LA MISMA SIEMPRE QUE LOS TRABAJOS SE
DESARROLLEN CON EL MARGEN DE DISCRECIÓN IMPRESCINDIBLE.
3.- EL PNV NO
APADRINARÁ PROPUESTA O PROPUESTAS AL RESPECTO SI NO GOZAN
DEL Vº Bº Y APROBACIÓN EXPLÍCITA DE QUIENES NO SE SUMARON, POR
EJEMPLO, AL PROCESO ESTATUTARIO.
4.- EN TODO CASO, SIN RENUNCIAR A NUESTRO SER POLÍTICO, RESPETANDO EL
PRINCIPIO FUNDACIONAL DE LA PLENA SOBERANIA DEL PUEBLO VASCO.