|
2000ko apirilaren 3an 119. alea
Adierazpen
instituzionala Iazko Irailean, Bilboko Euskalduna Jauregian,
Euskal Herri osoko 1800 Udal Hautetsik sortu zuten UDALBILTZA, udal izaera duen
Euskal Erakunde nazionala. Han bertan argiro aldarrikatzen zen Instituzio
nazionalaren zeregina eta zertakoa. “Euskal
herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratiko gisa
ulerturik, eta euskal herritar guztien erabakimen eta partehartze askean
oinarriturik”. Zazpi hilabete lehenago, Iruñean egindako
batzarrean zehazten ziren, baita ere, Erakunde berriaren helburuak: “Gure
ordezkaritza eta lan esparruetatik, hau da, marko juridiko-politiko
ezberdinetatik abiatuta, sei lurraldeetako euskaldunen harremanak legitimoki
bultzatu nahi ditugu. Egungo hiru administrazio egiturak gainditzea
beharrezkotzat jotzen dugu, Euskal Herriaren garapen osoa eragotzi dutelako eta
XXI. mendeko erronkei aurre egiteko berma gisa”. Beraz, naziogintza integratzailea, pertsonekiko
eta lurraldeekiko errespetuan oinarritua eta hiritarren borondate askean
eraikia da UDALBILTZAK bere
gain hartu duen egitekoa eta
egiteko era ere. Aldi berean, helburuak zehatz-mehatz izendatu eta
adierazteaz gain, aipamen bereziak egiten zaizkio, nola Iruñean hala
Euskaldunan, une haietan Euskal Herriak bizi zuen bake eta ilusio giroari. Bai
batean zein bestean agirian dago garai hartako su etenaren eskenatokia. Iruñeko adierazpenak garbiro jasotzen zuen
ilusioz eta itxaropenez betetako
une hura: “Gure herri eta hirietan honenbesterainoko ilusioa sortarazi duen
etapa politiko berriak hauxe eskatzen du: Euskal Herriko Udal Hautetsiek aurrez
aurre ditugun aukerak jorratzea, eta eguneroko zeregin politikoa bakerantz eta
Euskal Herriko demokrazian eta askatasunean oinarritutako etorkizunerantz
bideratzea”. Zalantzarik ez dago, bake giro itxaropentsuan
sortua eta su etenaren babesean jaioa dela UDALBILTZA. Etapa politiko berri
baten erronkei erantzutera datorrena, nahiz eta, hasiera hasieratik, hamaika
manipulazio eta eraso jasan behar izan, hedabide eta indar politiko espainiar
eta frantziar askorengandik. Izan ere, ahalegin guztiak egin zituzten UDALBILTZA
eta antzeko egitasmoak itotzeko, euskal nazio eraikuntzaren ikurra daraman
guztia ezabatzeko eta madarikatzeko. Ez Madrilek eta ez Parisek ez dute keinu txikienik
ere egin Euskal Herriaren borondatea errespetatzearen alde. Aitzitik, heien lege
araudi eta marko estatal mugigaitzetan tematurik
agertu dira, behin eta berriro. Entzungor egin diote Euskal Hiritarrek
eta Euskal Ordezkariek presoei buruz egindako eskaerei. Dena dela UDALBILTZAK burutuak ditu dagoeneko
Euskalduna Jauregian erabakitako helburu asko eta asko. Gaur egun UDALBILTZA
errealitate bizia da. Bestalde, aldatu egin da UDALBILTZAren sorrerako
bake giroa, su etena bertan bera uztea jakinarazi zenetik, eta
batez ere ETAk atentatuen bideari berriro ekin dionetik. Kale borrokaren
erasoek, askotan udal hautetsien kontra eginak gainera, zuzen zuzenean
oztopatzen dute UDALBILTZAren helburu demokratiko eta
irekia. ETAren atentatuek, etikoki gaitzesgarriak izateaz gain, erdiz
erdi kaltetu eta astintzen dute UDALBILTZAren naziogintza demokratikoa eta
inposaketarik gabea. Naziogintza bera eta naziogintzarako konpromezuak kolokan
jartzen dituzte eraso, atentatu eta erailketa horiek, euskal gizartearen ekimena
ezabatzen dutelako. Horregatik ezin da mutu geratu UDALBILTZA egoera
eta gertakizun horien aurrean, bere helburuak aurrera eramaten eragozten
diotelako eta ondorengo hau aldarrikatzen du: 1.-
Indarkeriaren erabilerarik gabe, era demokratikoan, askatasunean eta
hiritarren borondatean eta erabakimenean
oinarritu
behar dela naziogintza. Eta beti ere giza eskubideak erabat
errespetatuaz. 2.- Euskal
hiritarrak direla euskal nazioaren eta honen eskubideen subjektu, eta ez dutela
onartuko inposaturiko marko politiko mugiezinik ez eta indarrez inposatutako
askapenik. 3.-
ETAk oztopo egiten diola euskal nazio eraikuntzari. Bere atentatuek ez dute giza
eskubiderik eta hiritarren borondaterik errespetatzen. Euskal gizarteari bere
etorkizuna bakean erabakitzen uztea exigitzen diogu. Hori litzake eta bere
erabakirik onena eta ausartena. Utz diezaiola euskal gizarteari hitz egiten eta
gera dadila. Ezkonezinak baitira indarkeria eta naziogintza, demokrazia eta
inposaketa. 4.- UDALBILTZAK
eutsi egingo diola hasitako bideari eta hartutako konpromezuari. Bere helburuak
betetzen ahaleginduko dela, dituen bitarteko guztiekin, bainan beti ere Udal eta
Udal Hautetsien borondatezko partehartzean eta inposaketarik gabeko demokrazian
oinarritutako Nazio Eraikuntzan. Beasain,
2000ko martxoaren 28 UDALBILTZAREN
BATZORDE IRAUNKORRA UDALBILTZA
Declaración institucional
En
septiembre del año pasado en el Euskalduna Jauregia de Bilbao,
1800 Cargos Electos de toda Euskal Herria creaban UDALBILTZA, institución
nacional vasca de base municipal. El mismo día, se proclamaba la misión de
esta institución nacional: “Impulsar
la construcción nacional de Euskal Herria, entendida como proceso dinámico y
democrático y sustentado en la libre participación y decisión de todos l@s
ciudadan@s vascos”. Siete
meses antes, en una reunión celebrada en Iruña, se concretaban los objetivos
de la nueva institución: “Desde
la representación que ostentamos, desde los distintos marcos jurídicos-políticos
en los que trabajamos, queremos legítimamente impulsar las relaciones entre l@s
vasl@s
vasc@s de los seis territorios.
Consideramos necesario superar la separación existente en tres estructuras
administrativas que han impedido el desarrollo integral de nuestro Pueblo para
poder afrontar con garantías los retos que se nos presentan en el siglo XXI”.
Por tanto, UDALBILTZA tiene por finalidad la construcción
nacional desde un punto de vista integrador, basada en el respeto a las personas
y a los territorios, así como en la libre voluntad de la ciudadanía; por
tanto, esos son los criterios en los que se basa su actuación. Por otro lado,
tanto la Asamblea de Iruña como la de Bilbao, además de detallar los objetivos
concretos que persigue la Institución, hicieron mención expresa al clima de
paz e ilusión que vivía en aquellos momentos Euskal Herria. En ambos actos
estaba presente el escenario resultante del alto el fuego de ETA. La declaración de Iruña transmitía nítidamente la ilusión
y la esperanza sentidas en aquel momento: “Además,
la nueva etapa política que tanta esperanza e ilusión ha generado en nuestros
pueblos y ciudades, reclama de l@s elect@s municipales
de Euskal Herria trabajar las posibilidades abiertas e incorporar nuestro
quehacer político diario al objetivo de construir un futuro de paz que
profundice en la democracia y en la libertad del Pueblo Vasco”. Es evidente que UDALBILTZA se crea en un clima que propicia
la esperanza y en un contexto de alto el fuego, con el objeto de responder a
los retos de una nueva etapa política, aunque ya desde sus inicios,
sufrió innumerables manipulaciones y ataques de no pocos medios de comunicación
y fuerzas políticas, tanto españolas como francesas. Trataron una y otra vez
de hacer fracasar UDALBILTZA y cualquier iniciativa similar, con el objetivo de menoscabar y satanizar todo aquello que pueda conducir a la
construcción nacional vasca. Ni Madrid ni París han realizado el más mínimo gesto en
aras a respetar la voluntad de Euskal Herria; por contra,
se han mostrado obstinados en la defensa de un inamovible ordenamiento
jurídico estatal, mostrando una
total falta de audacia. Del mismo modo, han desoído reiteradamente las
peticiones mayoritarias realizadas por la ciudadanía vasca y sus representantes
en favor de los derechos de los presos, enrareciendo de ese modo el clima de
ilusión creado. A pesar de todo ello,
UDALBILTZA ha desarrollado objetivos que se marcó en la Asamblea
celebrada en el Palacio Euskalduna. Hoy UDALBILTZA es una realidad. Desgraciadamente, el panorama en que se gestó UDALBILTZA
ha variado desde que se tuvo conocimiento del cese del alto el fuego, y,
sobre todo, desde que ETA comenzara de nuevo a cometer atentados. Los actos de kale
borroka, muchas veces cometidos contra cargos electos municipales,
obstaculizan la consecución del objetivo democrático abierto de UDALBILTZA.
Los atentados de ETA, además de ética y moralmente reprobables atacan
directamente a la construcción nacional que pretende llevar a cabo UDALBILTZA de modo libre y democrático. Estas acciones
menoscaban la iniciativa social, condicionando y cuestionando el proyecto de
construcción nacional.. Por todo ello, porque
no puede permanecer impasible ante estos acontecimientos que obstaculizan el
desarrollo de sus objetivos, UDALBILTZA declara lo siguiente: 1.-
Que la construcción nacional se ha de sustentar en la utilización de vías
democráticas, en la libertad y en la voluntad y decisión de la ciudadanía,
rechazando el uso de la violencia, y respetando en todo momento y sin excepción
alguna los derechos humanos. 2.-
Que son las ciudadanas y ciudadanos vascos los que constituyen el sujeto de la
nación vasca. Y que un ejercicio libre y democrático de voluntad ciudadana no
admite ni la imposición de marcos inamovibles, ni libertades impuestas por la
fuerza. 3.-
Que ETA obstaculiza la construcción nacional vasca. Sus atentados no respetan
los derechos humanos ni la voluntad de la ciudadanía. Le exigimos que permita a
la sociedad vasca construir su futuro en paz. Esa será su decisión más
acertada y valiente. Que deje
hablar a la sociedad vasca, y que pare. La violencia y la construcción nacional
son incompatibles, al igual que lo son la democracia y la imposición. 4.-
Que UDALBILTZA va a continuar por el camino emprendido, desarrollando su plan de
actuación. Que trabajará en la consecución de los objetivos fijados haciendo
uso de todos los medios de los que dispone, y siempre en el camino de una
construcción nacional basada en la voluntaria participación de los municipios
y cargos electos municipales, y en una democracia libre de imposiciones.
EAJ-PNVren
azterketa 1998ko Irailaren 18an ETA erakundeak emandako su
etenaren ondoren eta ondorioz, Euskal Presoen eskubideen defentsa amankomunaren
ibilbideari ekin genion hainbat alderdi politiko eta gizarte mugimenduk. Honen
adierazgarri, “Euskal Presoen eskubideen alde” lelopean, 1999ko urtarrilaren
9an elkarrekin Bilbon burutu genuen manifestaldi erraldoia.
Ondorenean, eta ETAren su etenak eskaintzen
zizkigun aukera berriei helduaz, lan amankomun horrentzat baliagarri suertatu
den tresna eratzeari ekin genion, irailaren amaieran hasitako prozesuari,
Azaroaren 13an amaiera eman geniolarik BATERA Plataformaren oinarri den
dekalogoa guztion artean onartuz. Dekalogoak berak dioen moduan, bertan jaso
genituen bateratzen gintuzten oinarriak.
Azkenik, 1999ko Azaroaren 28an, ETAk su etenaren
haustura jakinarazi ondoren, 2000. urte honetan hainbat ekintza sofritu ditugu,
ordurarteko baldintzak erabat aldatu direlarik.
Egoera
berri honen aurrean, eta BATERAk aurrerantzean izan behar duen jardunbidea
finkatzerakoan, EAJ-PNVk derrigorrezko
deritzo aldez aurretik dekalogoan jasotzen diren zenbait punturen inguruan
dagoen konpromisoa argitzea:
Dekalogoaren
lehen puntuak dioena kontutan izanik,
§
BATERA bezalako plataforma batek, giza eskubideak defendatzen dituen
plataforma batek alegia, eska diezaioke ETAri giza eskubideak errespetatzea? Bai
ala ez? Gure ustetan, erantzuna, zalantzarik gabe baiezkoa beharko luke.
§
ETAren ekintzak edo kale borrokaren erasoak jasaten dituztenek, giza
eskubideen jabe dira ala ez? Eta kasu honetan ere, EAJ-PNVren ustetan erantzuna
baiezkoa izanik, urratuak izan ezkero, zein litzateke eman beharreko erantzuna?
Dekalogoaren
bederatzigarren puntuan esaten dena gogora ekarriaz,
§
Nola gauzatzen da gatazkaren humanizazioaren eta berradiskidetzearen aldeko
konpromiso gogotsua? EAJ-PNVren ustetan behintzat, helburu hori oztopatu
ditzaketen ekimenak geldiarazi daitezen eskatuaz gutxienez.
EAJ-PNVren
iritziz BATERA plataformak 1999ko azaroaren 13an onartutako dekalogoaren hamar
puntuak indarrean daude. Ezinbestekotzat jotzen dugu gainera guztien defentsa
praktikoa.
BATERA testuinguru jakin batetan sortu bazen ere,
hau da, su eten garaian, garbi dago norbanako giza eskubide guztien defentsan
eta espreski euskal presoen eskubideen defentsarako sortu zela, beraz eta
ondorioz, ETAren su etenaren desagerketak ez luke BATERA plataformaren amaiera
suposatu beharrik, baldin eta BATERAko partaide guztiek oinarriak garbi ditugun.
Giza eskubideen errespetua izanik oinarri, behar
beharrezko ikusten dugu:
1.- Espainia eta Frantziako gobernuei presoen
eskubideak errespeta ditzatela eskatzea, pertsonen giza eskubideak ez baitira
asmo edo estrategi politikoen arabera errespetatu edo urratu behar. Eskubide
direnez bere horretan errespetatuak izan behar dira.
2.- ETAri eta Euskal Herriaren eta euskal presoen
defentsan, indarkeriazko ekintzak burutzen ari direnei, oinarrizko giza eskubide
diren bizitza eskubidea, ideia eta adierazpen askatasuna,... bere osotasunean
errespeta ditzatela eskatzen diegu.
3.- Defentsa garbi honetatik abiatuta EAJ-PNV,
arlo bakoitzari dagokion aldarrikapen, defentsa eta salaketarako ekimen zehatzak
burutzeko prest dago.
|